NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

HARTZAK ETA GU

Andoni Egaña (Zarautz, Gipuzkoa, 1961)

Testu mota: Prentsa-zutabea

Garaia: 2022

Atala: Gaurko gizartea

Gako hitzak: aldaketa klimatikoa

Hartz zuri bat itsas txakur bat jaten. Hermann Simon, Outing, 1984.


Berria, 2022ko irailak 11

Sekulako uholdeak izan ziren bailara hartan. Urak dena irentsi zuen. Beste askok bezala, herritar batek etxetik irten eta teilatura igo behar izan zuen urari ihes egingo bazion. Ura gorantz zetorren eta teilatuan gure gizona. Halako batean, erreskate-lantxa bat heldu zen laguntza eskaintzera. Baina gizonak uko egin zion. Ezetz. Ez zuela behar. Oso fededuna zela bera, eta errezoan ari zela. Onik irtengo zela handik. Joateko besteak salbatzera. Bigarren erreskate-lantxa ere hurbildu zitzaion eta baita hirugarren bat ere. Haiei ere erantzun bera eman zien. Urak gora segi zuen, eta gizonak ezin izan zuen ihes egin. Teilatuan zegoela ito zen. Hil ondoren zerura iritsi zenean, segituan eskatu zuen audientzia Jainkoarekin. Eta apal, baina kargu hartu zion: «Jauna, ni naizen bezain sinestuna izanda, ez dut ulertzen. Nola ez zenidan hain une larrian lagundu?». Irribarre egin zion Jainkoak: «Nola ez nizula lagundu? Hiru lantxa bidali nizkizun bata bestearen atzetik!».

Klima aldaketaren inguruan dugun jarrerari buruzko ipuina dirudi. Lantxak eta lantxak eta lantxak badatozkigu eta ez gara jabetzen.

Hartzak baino kokoloagoak gara. Haiek ez dakite «etorkizuna» ahoskatzen, baina hotza sumatzen dutenean, jan eta jan egiten dute negua igaro ahal izateko. Guk, ezta hori ere.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper