NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

IDAZTEKO LANA

Antonio Zavala (Tolosa, Gipuzkoa, 1928 – Xabier, Nafarroa Garaia, 2009)

Testu mota: Narrazioa

Garaia: 1994

Atala: Hizkuntza

1. Juan Jose Alkain “Udarregi”ren arrastoak, haren etxe Artikulaundiko horma batetik igeltsuan hartuak.


Juan Jose Alkain “Udarregi” bertsolariak ez zekien irakurtzen eta idazten. ondoren piztu zen sesioan, kontrarioek beren paperetan ziotena jakingo bazuen, aldameneko baserrira, Artikulatxikira, joaten omen zen, papera irakur ziezaioten.

Nola, bada, argitaratzen zituen bertsopaperak? Hona zer dioen Mateo Landa Alkain Udarregiren bilobak:

"Nik ez nuen nire aitona ezagutu: nire arreba Dominika zenak bai. Eta honela esaten zuen:

Bertso sumatzen, bere gisa, garia jotzeko kuartoan aritzen zen; eta, bertsoa sumatu ahalean, teila-puska batekin paretan arrastoa egiten zuen. Kuarto guzia arrastoz betea zeukan.

Gero, Usurbilgo organista zan Jose Txiki (Jose Aranburu) etortzen zitzaion. Garia jotzeko kuartora joaten ziren; eta han, arrastoen aurrean, Udarregi lehen sumatutako bertsoak esaten hasten zen, eta Jose Txiki eskribitzen. Gero, honek betetako papera inprentara eramaten zuten.

Arrastoak berdintsuak ziren, baina gure aitonarentzat izango zuten diferentziaren bat.

Aitona arrastoak egiten ikustean, honela esaten omen zion gure arrebak:

—Aitona, nik egingo diot arrastoa!

Eta hark:

—Mila aingerua! Utzidazu, umea! Zoaz, gaixo hori, hemendik!

Makina bat aldiz kontatzen zuen gure arreba zenak".

* * *

Baina, Jose Txikik joaterik ez zeukanean-edo, Udarregi bera jaisten zen Usurbila, eskuan makila bat hartuta; eta paretako arrastoak makilan ekartzen zituen. Eta makilari begira esaten zizkion bertsoak Jose Txikiri.(1)

(1) Jose Ramon Alzaga. Olarrondo. Usurbil.

2. Udarregiren bertsopaper bat.

ZAVALA, Antonio (1994). Udarregi bertsolaria. Donostia: Auspoa Liburutegia 56, Sendoa. (57-58).

3. Udarregiri omenaldia eskultura Usurbilen. 1966ko maiatzaren 22an jarri zen, bertsolariaren omenez egin zen jaialdi batean. Egilea: Remigio Mendiburu.
4. Eskulturaren xehetasun bat, Udarregiren arrasto-bidezko kodea imitatzen duena.
5. Udarregiri omenaldia Usurbilen 1966ko maiatzean.
Argazkia: Arturo Delgado Martínez.
6. Remigio Mendiburu (gorbatarekin) eta beste bi lagun, Udarregiren omenezko eskulturaren ondoan, Jorge Oteizaren azalpenak entzuten.
Argazkia: Arturo Delgado Martínez.

Irudiak

  1. Usurbil 1371-1971, Usurbilgo Udala, L. G. 1975.
  2. BDB Bertsolaritzaren datu-basea.
  3. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.
  4. Theklan, via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.
  5. Kutxa Fototeka / KUTXATEKA / Arturo Delgado Martinez funtsa / Arturo Delgado Martinez. Identif.: 18720860.
  6. Kutxa Fototeka / KUTXATEKA / Arturo Delgado Martínez funtsa / Arturo Delgado Martínez. Identif.: 66470809.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper