NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EUSKALTZAINDIAREN AGIRIA EUSKAL HITZEI BURUZ

Euskaltzaindia

Testu mota: Agiria

Garaia: 1959

Atala: Hizkuntza


Euskaltzaindiak, idazle eta hizlariei zuzenbide batzuk eskaini nahiz, eta asko zuzenbide horien zain antzean daudela jakinik, honako agiri hau azaltzen du:

OINARRI-LEGEA

Hiztegi-sailean ez da bidezko hitz asmatuetara jotzea ezinbestez baizik, eta orduan ere hitzen erabidean hizkuntzaren joerak gordeaz. Hori hiztegiari gagozkiola. Gramatikaren barrutian, ordea, ez da sekula zilegi asmatzen ibiltzea edo hizkuntza aldatu nahi izatea.

EUSKAL HITZAK ZEIN DIREN JAKITEKO BIDEA

Eta hiztegiaren auzi hau xehetasun gehiagorekin garbitu nahiz, euskal hitzak zein diren, hau da, euskal literaturan erabiltzeko hitz jatorrak eta bidezkoak zein diren jakiteko, bidea eta neurria finkatu nahi du aurrenik Euskaltzaindiak. Euskal hitzak dira euskara bizian sustraituak daudenak. Sustrai hori zenbat eta sakonagoa izan, hainbat eta eskubide gehiago du hitz batek erabilia izateko. Hitz baten zabalguneak, antzinatasunak eta idazle zaharrek hitz hori erabili ote duten jakiteak asko esan nahi du hitzaren sustraia zenbaterainokoa den neurtzeko. Sustrai handiko hitzak, bada, euskal hitzak dira, nahiz eta erdaratik etorri. Bada gure hiztegian holako hitzen piloa: jatorriz kanpotik sartuak, baina euskaran gogotik errotuak daudenak, alegia. Beraz, etxeko bihurtuak dauzkagu, gure-gureak dira hitz horiek. Euskal hitzak dira bada, erdaratikakoak izan arren. Hitz horiek eskubide osoz erabil daitezke, eta horien lekuan erabiltzeko asmatu diren hitz berriak ez dira gehienetan euskal hitzak eta ez dute haiek hainbat eskubide erabiliak izateko.

Hona hemen holako euskal hitz jatorren zerrenda bat. Erdaratikakoak izan arren, etxeko bihurtuak dauzkagu eta, emandako neurriaren arabera, euskal hitz jatorrak dira:

Abendu, aingeru, alkate, amodio, arima, abade-apaiz-apez, apostolu, arraza, arrazoi, bake, balio, bekatu, berba, bertso, bedeinkatu-benedikatu, birjina, bertute, borondate, dohain, damu, deabru, denbora, dantza, diru, desegin, errege, erregina, erlijio, eliza, eskola, espiritu-izpiritu, familia, fede, fruitu, finkatu, gorputz, gramatika, gloria-loria, grazia, imajina, infernu, imitazio, jende, joko, kantatu, kolore, kafe, karitate, komunio, kanpo, kontra, kanta, liburu, lore, lege, mundu, meza, modu, molde, moldatu, obeditu, olgeta, partitu, paradisu, barkatu, bekatu, pentsatu, pentsamendu, sakramentu, santu-saindu, seinale, testamentu, umil, zapata, zentzu-zentzun, zeru...

Euskaltzaindiak, bada, hitz hauek eta antzekoak diren beste asko eskubide osoz erabil daitezkeela erabakitzen du, euskaldunak, jatorrak eta garbiak direlako. Eta idazle eta hizlariei erabil ditzatela eskatzen die, hitz asmatuetara jo gabe.

Berebat, hizkuntza berezien gainetik zabaldurik dauden kultura eta zibilizaziozko hitzak ontzat hartzea eta erabiltzea Euskaltzaindiak begi onez ikusten du. Adibidez, politika, teknika, literatura, liturgia, metro, kilometro eta abar.

1959ko apirilaren 2an
Euskera agerkaria, Euskaltzaindia, 1959-1, 214.-215. or.
Jatorrizkoa, hemen.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper