NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

KONTRAPAS

Bernart Etxepare (Sarasketa, Nafarroa Beherea, ca. 1480 – ?, ca. 1560)
Euskal Barrokensemble

Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren (1545) hamabost olerkiak lau multzotan banatzen dira gaiaren aldetik: erlijiozkoak dira bi, amodiozkoak hamar, libertatea goratzen du batek eta euskararen aldeko aldarria dira beste bi. Azken horietako bat da “Kontrapas” izenekoa. XVI. mendean boladan zegoen dantza bat zen “kontrapas” delakoa, eta, hain zuzen ere, Etxeparek dantzarako gonbita egiten dio kanta ezagun honetan hizkuntzari: «Euskara, jalgi hadi dantzara!». Koldo Mitxelenak idatzi zuen bezala, hizkuntza gutxik egin dute literaturan euskarak bezain sarrera pozgarria.

Testu mota: Abestia

Garaia: 1974 (1545)

Atala: Abestiak

1. Nafarroa Behereko soka-dantza. Joseph-Antoine Cerviniren Voyage pittoresque dans les Pyrénées françaises-eko VIII. plantxaren xehetasuna, 1826.
Ilustratzailea: Antoine-Ignace Melling. Bibliothèque municipale de Toulouse.


Euskara,

jalgi hadi kanpora.

Garaziko herria
benedika dadila,
euskarari eman dio
behar duien tornuia.

Euskara,

jalgi hadi plazara.

Bertze jendek uste zuten
ezin eskriba zaiteien;
orai dute forogatu
enganatu zirela.

Euskara,

jalgi hadi mundura.

Lengoajetan ohi hintzan
estimatze gutitan;
orai aldiz hik behar duk
ohoria orotan.

Euskara,

habil mundu guzira.

Bertzeak oro izan dira
bere goien gradora;
orai hura iganen da
bertze ororen gainera.

Euskara.

Baskoak orok preziatzen,
euskara ez jakin arren,
orok ikasiren dute
orai zer den euskara.

Euskara.

Oraidano egon bahiz
inprimitu bagerik,
hi engoitik ebiliren
mundu guzietarik.

Euskara.

Ezein ere lengoajerik,
ez frantsesa ez bertzerik,
orai ez da erideiten
euskararen parerik.

Euskara,

jalgi hadi dantzara.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper