NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ETXEPARE RAP

Imanol Epelde (Zarautz, Gipuzkoa, 1977)
Bernart Etxepare (Sarasketa, Nafarroa Beherea, ca. 1480 – ?, ca. 1560)

Euskaraz argitaratutako lehen liburuak —Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545)— gutun bat darama hasieran, egileak Bernard Lehete Erregeren abokatuari zuzendutakoa. Bere euskarazko koplak inprimaraz ditzan eskatzen dio Etxeparek, haren eskutik denok izan dezagun “joia ederra, inprimaturik euskara, oraino izan ez dena”. Hemen duzu Etxepareren gutunaren zati bat. Jarraian, Imanol Epeldek egindako rap bertsioa entzun dezakezu, plazer baduzu.

Testu mota: Abestia

Garaia: 2013 (1545)

Atala: Abestiak

Etxepareren “Kontrapas” olerkiaren zatia.


Erregeren abokatu bidezko eta nobleari, bertute eta on guziez konplituari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzari xipiak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri.

Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta haietan izan baita, eta baita, zientzia guzietan letratu handirik, miraz nago, jauna, nola batere ez den saiatu bere lengoaia propioaren faboretan euskaraz zerbait obra egitera eta eskributan ipintzera, zeren dadin publika mundu guzietara bertze lengoaiak bezala hain eskribatzeko on dela. Eta kausa honengatik gelditzen da abataturik, ezein erreputazio gabe, eta bertze nazio orok uste dute ezin deus ere eskriba daitekeela lengoaia hartan, nola bertze orok baitute eskribatzen berean.

Eta zeren orain zuk, jauna, noble eta naturazkoak bezala, baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen euskara, zuri, neure jaun eta jabea bezala, igortzen dizkizut euskarazko kopla batzuk ene ignorantziaren arabera eginak. Zeren, jauna, haiek ikusirik eta korrejiturik plazer duzun bezala, irudi bazaizu, inprimarazi ditzazun, eta zure eskutik joia ederra, inprimaturik euskara, oraino izan ez dena. Eta zure hatse honetatik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek, bertzek bezala, bere lengoaian eskribuz zerbait doktrina, eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora iragateko materia, eta jinen direnek gero kausa haboro haren abantzatzeko.

Eta obligatu guziak Jainkoari otoitz egitera, mundu honetan prosperoki bizia eta bertzean paradisua. Amen.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper