NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

XINAURRIA ETA XORIA

Mikel Laboa
Piarres Ibarrart (Jatsu, Lapurdi, 1838 – Baiona, Lapurdi, 1919)

Testu mota: Abestia

Garaia: 1955 (1878)

Atala: Abestiak

Gako hitzak: Lore Jokoakalegiak

Esoporen “Inurria eta txirrita” alegiaren aldaera.

Primadera hastetik uda azkenerat,
Xinaurria bazoan landa bazterrerat;
Xori papo gorria arbola gainerat,
Egun oroz juaiten zen kantuz aritzerat,
Eta xinaurriari trufa egiterat.

Xinaurria goizian hasia lanari,
Egun guzietako duen gogoari,
Karga ezin altxatuz zen nigarrez ari;
Xoria itzalpetik kantu eta irri.
Xinaurriak derauko zerbeit erran nahi:

—Xoria, hitz hau diat hiri erraiteko.
—Nik ere bi beharri hire aditzeko.
—Kanpuan baduk hainitz ontasun biltzeko,
Emak xoko batean neguan jateko,
Lanean hasten bahiz, ez zauk dolutuko.

Xinaurri lepho mehe itsusi kiskila,
Ez nitzauk hire ganat jiten deusen bilha;
Lanian ez duk ari ihizi abila,
Utzak, utzak hik ere lan hori, ergela;
Berdin urthe guziez jiten duk uztaila.

Negu beltza heldu da abendoarekin,
Horma eta elhurra, haize hotzarekin;
Xinaurria orai da, gauza frangorekin,
Ongi jan et'edaten bere lagunekin,
Xoria zer egin den nahi luke jakin.

Xinaurria goizean badoa kanporat,
Xoria ere berdin lekhura:
—Kanta zak, kanta orai kantu pollit hura.
—Nundik kanta dezaket, oraino barura,
Sarraraz nezak, othoi, hire etxolara.

—Haizen bezalakoa, hoakit bixtatik,
Zer behar othe duk hik ene etxolatik?
—Emak aphur bat bederen hire askaritik,
Othoi, begira nezak gosiak hiltzetik,
Gehiago ez diat erranen gaizkirik.

hizalakotz ez nauk urrikaltzen,
Ikhusak, ikhus, orai zertaratu haizen;
Jinkoak eman onez ez hiz baliatzen,
Jakintzak negukoa udan dela biltzen,
Goratzekotz lehenik ikhasak aphaltzen.

Xinaurriak ziona erran xoriari
Erran ahal daiteke mundu guziari:
Alferra dela usu gose'ta egarri.
Lot gaiten beraz denak bihotzez lanari,
Lurreko'ta zeruko egitekoari.

Euskara batuan .

Bertso-sail honek ohorezko aipamena irabazi zuen Donostiako Lore Jokoetan 1879an.

Bertsolaritzaren historia II [Patri Urkizuren edizioa], Etor, 1991.

https://klasikoak.armiarma.eus/

Iturria: BDB Bertsolaritzaren datu-basea.

Entzun Erramun Mailluquet-en bertsioa. Club de disque basque 1, 195?. Grabatzailea eta arduraduna: Ximun Haran.

KANTAREN BESTE BERTSIO BATZUK

Mikel Laboa, Bat hiru, Elkar, 2010.

Xalbador, Ifarraldeko kantu zaharrak, Elkar, 1976.

Erramun Martikorena, Baigorriko Artzain Laboraria, Elkar, 1978.

IKUS HAU ERE

Piarres Ibarrarten Koblak bertso-bildumaren faksimilea Liburuklik Euskal Liburutegi Digitalean.

Piarres Ibarrart Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper