NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

LIMOSNATXO BAT

Pedro Mari Otaño (Zizurkil, Gipuzkoa, 1857 – Rosario, Argentina, 1910)

Bertsolaritzaren historiako sortarik ezagunenetakoa da “Limosnatxo bat” izena daraman hau. Gaiari buruz, azalpen hau eskaintzen du Antonio Zavalak: “Gure iritzirako, itsu hau ez da Otañoren irudimenaren asmakizun bat, bene-benetako gizon bat baizik. Pedro Marik dioen bezala, gizon burusoil, bizarzuri bat ikusi zuen behin batez kale-izkinaren batean, bi makuluren gainean eta inora ezin joanik, mutil koxkor bat itsuaurreko aldamenean zuela. Zein gerrate ote da dohakabe honek begietako bista galdu zuena? Bertsoak 1893koak izanik, karlisten lehenengoa izan daiteke (1833-1839). Baina seguruagoa dugu karlisten bigarrengoa izatea (1872-1876)”. (1)

Testu mota: Abestia

Garaia: 2010 (1893)

Atala: Abestiak

1. Infanteria nafarra. Egilea: Fernando Miranda. Álbum de las tropas carlistas del norte [Material grafikoa], 1844. Album osoa, hemen.


2. Pedro Mari Otaño Barriola.

1/Mutill koxkor bat itxu aurreko
zubela aldamenian,
gizon buru soil, bizar zuri bat,
bi makuluren gañian,
kale eskiñan ikusi nuben
iñora eziñ joanian;
ta bera nor zan jakiñ nayian
inguratu nintzanian,
limosnatxo bat eskatu ziran
Jainkuaren izenian.

2/ Zerbait emanaz galdetu niyon,
al zan modu onenian,
jaiotzatikan al zeukan ala
gaitzak artuba mendian;
erantzun ziran: «Ez, semia, ez;
nik sasoia nubenian,
ez nuben uste iritxitzerik
onetara azkenian...
Gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian».

3/ Eta segitu zuben esanaz:
«Lengo gerrate denian
ni aurren xamar ibiltzen nintzan
beti edo geienian,
nekatu gabe aisa igoaz
aldapik luzienian;
etzan burura asko etortzen
gu ala gebiltzanian,
gero limosna eskatutzerik
Jainkuaren izenian.

4/ Odolak bero eta buruba
arrua daguenian,
edozeiñ moduz sartutzen da bat
alako itxumenian;
atsekabe ta negar samiñak
badatoz ondorenian;
nola ere bait batek biziya
utzitzen ez dubenian,
limosnatxo bat eskatu biar
Jainkuaren izenian.

5/ Iñoiz pentsatzen nere artian
ni jarritzen naizenian,
gaur ere asko dirala joango
lirakenak zuzenian,
ez luke iñork sinistatuko
zer pena ematen dian.
Ai!, orla nintzan ni ere sano
ta gazte nenguenian ...
Gaur limosna bat eskatutzen det
Jainkuaren izenian.

6/ Ai!, txorakeri asko egiten
da zentzurik ez danian,
sinista zazu ur au pasia
daukanaren esanian;
obiago da sasoi dan arte
saiatutzia lanian,
negar egiñaz ibilli gabe
gero denbora joanian,
limosnatxo bat bildu eziñik
Jainkuaren izenian».

Euskara batuan .

Lehen argitaraldia: OTAÑO, Pedro M. (1904). Alkar. Poesías escogidas de Pedro M. Otaño [en idioma éuskaro]. Buenos Aires: Tipografía La Baskonia , Victoria 1088.

Hemengo bertsioa: ZAVALA, Antonio [bizitzaren egille eta bertsoen biltzaille] (1993). Pedro Maria Otaño eta bere ingurua I. Sendoa. Donostia: Auspoaren Sail Nagusia. (381-382).

3. Pedro Mari Otañoren eskuizkribua
4. Bertsopapera, ca. 1900.

ERREFERENTZIAK

(1) ZAVALA, Antonio [bizitzaren egille eta bertsoen biltzaille] (1993). Pedro Maria Otaño eta bere ingurua I. Sendoa. Donostia: Auspoaren Sail Nagusia. (385).

IKUS HAU ERE

Alkar. Otaño´tar Pedro Mariren olerki onenak, Iñaki Deunaren irakorla, Donostia, 1930.

Pedro Mari Otañoren oroimenak [eskuizkribua].

Pedro Mari Otaño Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

EUZKITZE, Xabier (2010). Pedro Mari Otaño Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudiak

1. Irudian kopiatzen den jatorrizko obra Bizkaiko Foru Liburutegia/Biblioteca Foral de Bizkaia erakundearen funts bibliografikoetakoa da eta bere jabetzakoa da. BFAk merkataritzakoa ez den erabilera baimentzen du.

2. Familiak emandako argazkia. Joxinazkue, via Wikimedia Commons Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.

3. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia-Gipuzkoako Foru Aldundia. https://kmk.gipuzkoa.eus/eu/liburutegia .

4. http://hdl.handle.net/10690/107262. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper