NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

NERE ETXEA EDO LABORARIA

Joan Bautista Elizanburu (Sara, Lapurdi, 1828-1891)

Joan Bautista Elizanbururi bere olerkietatik datorkio ospea. Horietatik ezagunenak Anton Abadiak antolatutako Lore Jokoetan sarituak izan, inprimatu, zabaldu eta, belaunaldiz belaunaldi, mugaren alde bietako euskaldunek kantatu dituzte. Batzuk aipatzearren: “Gazte hiltzera dohana”, “Apecha eta lorea”, “Solferino’ko itsua”, “Maria”, “Xori berriketaria” eta, denetan ezagunena, “Nere etchea edo laboraria”.

Testu mota: Abestia

Garaia: 2001 (1862)

Atala: Abestiak

1. Irun ingurua, 1934. Egilea: Gaspar Montes Iturrioz.


Ikusten duzu goizean,
argia hasten denean,
menditto baten gainean,
etxe ttikitto aitzin xuri bat
lau haitz handiren artean,
iturritto bat aldean,
xakur xuri bat atean,
han bizi naiz ni bakean!

Nahiz ez den gaztelua,
maite dut nik sorlekua,
aiten aitek hautatua;
etxetik kanpo zait iduritzen
nonbait naizela galdua,
nola han bainaiz sortua,
han dut utziko mundua,
galtzen ez badut zentzua.

Ez da lurrean gizonik,
printzerik ez erregerik,
ni baino hobeki denik;
badut andrea, badut semea,
badut alaba ere nik,
osasun ona batetik,
ontasun aski bertzetik,
zer nahiko dut bertzerik?

Goizean hasiz lanean,
arratsa heldu denean
nagusi naiz mahainean;
giristino bat ona dut hartu
nik, emaztea hartzean;
ez du mehe egunean
sartuko ustekabean,
xingar hexur bat eltzean.

Etxean ditut nereak,
akilo, aitzur, goldeak,
uztarri eta hedeak;
iazko bihiaz ditut oraino
zoko guziak beteak;
nola iragan urteak
ematen badu bertzeak,
ez gaitu hilen goseak.

Landako hiru behiak,
esnez hanpatu ditiak,
aratze eta ergiak,
bi idi handi kopeta zuri,
bizkar beltz, adar handiak,
zikiro, bildots guriak,
ahuntzak eta ardiak...
nereak dire guziak!

Ez dugu behar lurrean,
aise bizirik etxean,
utzi laguna gabean;
jende beharrek ez dute jotzen
gure etxeko atean,
non ez duten mahainean,
otuntz-ordua denean,
lekua gure aldean.

Piarres nere semea,
nahiz oraino gaztea,
da mutiko bat ernea;
goizean goizik bazken erdira
badarama artaldea,
baitu nere egitea,
segituz nere bidea,
ez du galduko etxea.

Nere alaba Kattalin
bere hameka urtekin,
ongi doa amarekin;
begiak ditu, amak bezala,
zeru-zola bezain urdin;
oraiko itxurarekin,
uste dut denborarekin,
andre on bat dion egin.

Nere emazte Maria
ez da andre bat handia,
baina bai emazte garbia;
musu batentzat etxean badut
nik nahi dudan guzia;
galdegiten dut grazia,
dudan bezala hasia,
akabatzeko bizia!

Elizanbururen eskuizkribuan oinarritutako bertsioa, grafia eguneratuta

Joan Bautista Elizanbururen eskuizkribua.
“Nere etchea edo laboraria” lehena ageri da egileak koaderno batean jasotako bere hamabost kanten artean.
2. Joan Bautista Elizanbururen potreta Buenos Airesko La Vasconia aldizkariaren azalean (1897-03-10).
Elizanbururen “Nere etchea” Kalifornia’ ko Eskual-Herria astekariaren lehen orrian (1894, Lib. 2a, 017).
Los Angeles, 1894-02-24.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper