![](/dok/testu-bankua/literatura/054/images/image1.jpg)
Iturria: pxfuel.com
Aita-amak eta zortzi senide ginen gu denok eta lau librako ogia izaten genuen aste guztirako, pusketatxo bana partitzen zigun amak bazkaltzerakoan. Baina gauean, gu umeak ogi eske izaten ginen berriz ere:
—Amatxo, ogie, ogie...
—Ez dago, ordea, ogirik. Ez dago aste guztirako —erantzuten zigun berak.
—Ikusi behintzat, amatxo, ikusi ogie —guk umeok.
Eta amak kutxatik ogia atera eta erakutsi egiten zigun, horrekin konformatzen ginen beti.
LARREA, Jose Maria (1994). Ele neumatikoak. Arre: Pamiela.