NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

GURE AMAREN HERIOTZA

Mikela Elizegi (Asteasu, Gipuzkoa, 1869 – Donostia, Gipuzkoa,1967)
Antonio Zavala (Tolosa, Gipuzkoa, 1928 – Xabier, Nafarroa Garaia, 2009)

Testu mota: Memoriak

Garaia: 1963 (edukiaren garaia: 1897)

Atala: Literatura

1. “Azken judizioa”, ca. 1431. Egilea: Fra Angelico (1395 - 1455). Kristoren ezkerretara, infernura kondenatuak, eta eskuinetara, salbatutakoak eta santuak. Erdian, hilen piztuera irudikatzen duten hilobiak zabalik


Gure ama galbahean garia garbitzen aritzen zen, eta saihetsean bulto bat atera zitzaion. Errotako hautsarena omen zuen, eta hura bere bidea hezurretara egiten zihoan.

Ordua etorriz gero, orain ere orduan bezalaxe hil egiten dira; baina orain adelantu handiak daude, eta hainbeste modu ez zegoen orduan hura sendatzeko.

Hala ere, saihetsetik ebaki, hango zorneak atera eta urtebete bizia luzatu zioten. Baina gero ere hark eraman zuen.

Gaixorik zegoela, Anastasi nire alaba bigarrena izan nuen. Jaio baino lehen, haur hura berak behar zuela esaten zuen, eta hala, bataiora astoaren gainean joan zen.

Orduan esaten zen hemendik joaten zen bezala azaltzen zela. Horregatik, hildakoen gorputzak bedeinkatutako erramuarekin eta ur bedeinkatuarekin garbitzen ziren aurrena. Hurrena, kamixa zuriz-eta azpitik gainera apain-apain janzten ziren. Gero gainean, abitua zuenak, abitua, eta ez zuenak, zuen onena.

Orain, berriz, hila dagoen maindire hura bera, garbia bada, zikina bada, bi aldeetara bota eta oso-osorik kajan sartzen hasi dira. Orain hala hasi dira, errazkeriara. Ez nazatela ni behinik behin hola sartu!

–Ni apain-garbia izana naiz eta ni ondo jantzi behar nauzue –esaten zigun gure amak.

Galtzerdiak eta botak eta soinekoak eta denak, zituen onenak, ohe gainean edukitzen zituen, hiltzen zenean janzteko.

Eta egun guztian misio bat bezala kontseilu onak ematen aritzen zitzaigun, umeak ondo hazteko eta hola. Baina misio bat bezalaxe!

Inguruko jendea ere joaten zitzaion, eta zeukan konformidadearekin denak harrituta edukitzen zituen.

Bezperan ere jendeari esaten aritu zitzaion nola sentitu zuen lehendik gaitza; mundu honetatik bazihoala, eta bere denboran zenbat gari-garbitze egin zituen, bere bizimodua zer izana zen, eta horrela. Ezagueraren faltarik ez zuen hark izan, ez.

Guri gutxiena aritzen zitzaigun. Tristatu egiten ginen, eta tristura ez emateagatik. Ni kanpoan nintzen, eta niri gutxiena esaten zidan.

Horrela, ezaguera onarekin, agorreko Santa Kruz egunean hil zen.

Gure aita oso triste gelditu zen. Txirritaren bertsoa ere bada:

Pello, zertako zaude
triste eta umil?

Gero, norabait kanpora joanda, Txirritaren edo beste bi bertsolariren aurrean bertso hau bota zuen gure aitak:

Gazterik egin gendun
alkarrekin junta,
ogei urte baño len
giñan ezkonduta;
orain bakarrik nago
Jainkoak kenduta,
ai, zeruan balego
emazte difunta!

2. Asteasu, 1914. Argazkia: Indalezio Ojanguren.

ELIZEGI, Mikela, ZAVALA, Antonio (2016). Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Donostia: Hauspoa 2. (98-99). Jatorrizkoa, hemen.

Irudiak

  1. , via Wikimedia Commons.
  2. https://www.guregipuzkoa.eus/ .

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper