NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

MATEO TXISTURENA

Mikela Elizegi (Asteasu, Gipuzkoa, 1869 – Donostia, Gipuzkoa,1967)
Antonio Zavala (Tolosa, Gipuzkoa, 1928 – Xabier, Nafarroa Garaia, 2009)

Mateo Txistu, sorginak, laminak… ipuinetako pertsonaia gisa heldu dira gaurko egunera, baina Mikela Elizegiren garaian eguneroko bizitzako parte ziren, mundu errealeko biztanleak. Mikela Elizegiren ama, Joakina Antonia Bengoetxea, 1840an jaio eta 1897an hil zen. XIX. mendearen bukaeran gertatua da, beraz, hemen kontatzen dena.

Testu mota: Memoriak

Garaia: 1963 (edukiaren garaia: c. 1890-1897)

Atala: Literatura

Gako hitzak: Mateo Txistu

Mateo Txistu.


Mateo Txisturena ere esaten zuen gure ama difuntak.

Aita falta omen zen, eta ez zela ageri-eta, omen zegoen leiho-zulotik begira, eta halako txistu ikaragarri bat aditu omen zuen, eta gero txakur txiki bat “yeu

yeu!” eginez goitik behera zetorrela, eta haren atzetik beste zakur ikaragarri handi bat “uaau! uaau!” eginez.

Ilargi argi-argia zegoen, eta hurrena ehiztaria bere eskopetarekin yixt! pasa omen zen.

Aita kanpoan, eta oso estu gelditu zen gure ama.

Handik pixka batera sartu zen gure aita eta hala esan zion:

─Hau ikara pasa dut, Pello!

─Zer ba?

─Ez al duzu ezer ikusi?

─Ez nik. Txistu izugarri batzuk aditu ditut baina ez dut ezer ere ikusi. Txakur txikiaren zaunka eta zakur handiaren zaunka ere sentitu ditut. Horien atzetik ehiztaria ibiltzen dela esaten dute, eta Mateo Txistu izango zen.

─Bai, atzetik pasa da ehiztaria ere.

Gero berehala zabaldu omen zen Mateo Txistu pasa zela.

Haren istorioa esaten dute: meza ematen ari zela, zakurrek erbia zutela eta meza utzita erbiarengana joan zen; eta sententzia eman ziotela, guk aditu izan genuen, beti horrela ibili beharra mundua mundu den arte.

Haize ikaragarria ekartzen omen du bera bertara baino lehenago, arbolak eta etxeak botatzeko modukoa.

Eskopeta hola tente-tente jarrita eramaten omen du.

Bi zakur ibiltzen ditu beti: bat txikia eta bestea ikaragarri handia.

Orain konparazio batera “yau! yau!” hemen, eta hurrena “yau! yau!” urruti. Hura yiiiiii! joaten omen da.

Amerikan ere ibiltzen dela esaten dute. Agudo joango da hura, bai! Mundu guztia korrituko du.

Makina bat holako aditzen zen garai batean. Orain gutxi aditzen da. Parte gaiztokoek indar gehiago izango zuten orduan.

ELIZEGI, Mikela, ZAVALA, Antonio (2016). Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Donostia: Hauspoa 2. (52-53). Jatorrizkoa, hemen.

Irudia

Errazking. via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper