NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

PARTE GAIZTOKOAK

Mikela Elizegi (Asteasu, Gipuzkoa, 1869 – Donostia, Gipuzkoa,1967)
Antonio Zavala (Tolosa, Gipuzkoa, 1928 – Xabier, Nafarroa Garaia, 2009)

Testu mota: Memoriak

Garaia: 1963 (edukiaren garaia: c. 1880-1900)

Atala: Literatura

1. Zabala baserria, Asteasu (Gipuzkoa). Argazkia: Indalezio Ojanguren.


Sorginek larri ibili zuten gure aita. Bazirela esaten zuen hark, baina direnik ez dela esan behar.

Batean bertsotara omen zihoan norabait, Andoaina edo horra, eta orduan orain adina modu ez eta oinez zihoan.

Bide-bazterrean atso bat omen zegoen, atso erdi mozkor holakoren bat, eta lagunek esan zioten:

─Pello, bertsoa botaiok horri.

Eta hari gustatu ez zitzaion bertsoren bat bota zion, eta Jesus!, sekulako maldizioak atso hark esan omen zizkion: akordatuko zela eta akordatuko zela.

Askotan esaten zuen bazekiela seguru ─edan ez zuen hark egin eta─ bueltan gauean nola zetorren, eta noraino etorri zen ere bai; eta hurrena bere burua bi hankak belaunetarainoko urean ibaian zituela ezagutu zuen.

Handik zalapartaka atera eta aurreneko baserriaren ateak jo zituen.

─Nor da? ─galdetu zioten.

─Pello Errota.

─Zer zabiltza garai honetan?

─Non nagoen ere ez dakit ba.

─Hara ba, liburua baneukan, baina ezta gogoratu ere.

Meza-liburua meza ondoan aldarean zabalik utziz gero, elizan sorginik bada, ezin aterarik gelditzen dela esaten da, eta hala egin zuten hurrengo igandean.

Eta bigarrengo mezan, zortzietakoan alegia, herriko atso zahar bat elizatik ezin aterarik gelditu zen. Orduan jakin zen atso hura sorgin bihurtu zela, eta don Lorentzori bidera atera zitzaiona ere bera zela.

Harrezkero don Lorentzo gaixorik egon zen franko denboran. Lorik egiten ez zuela ere, ez dakit zenbat denbora pasa zuen. Azkenean, medikuak jaioterrira bidali zuen, bolada bat han pasa zezan.

Gure sukaldean kontatzen zuen gero bere gertaera hori, eta guk esaten genion:

─Esaera zaharra da ba, don Lorentzo, sorginik ez denik ez dela esan behar, baina denik ere ez.

Eta don Lorentzok esaten zuen:

─Ni larri ibili ninduten ba!...

2. Mikela Elizegi

ELIZEGI, Mikela, ZAVALA, Antonio (2016). Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Donostia: Hauspoa 2. (49-53). Jatorrizkoa, hemen.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper