NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

SABINA ELIZEGIREN BI SEME ARGENTINARA XIX. MENDE BUKAERAN

Antonio Zavala (Tolosa, Gipuzkoa, 1928 – Xabier, Nafarroa Garaia, 2009)

Sabina Elizegik (Asteasu, 1842 - Oiartzun, 1932) dena bertsotan erantzuten omen zuen. Edozein gauza esan, eta hark bertsotan erantzuna. Ezagutu zuten guztiek diote gizonezkoa izan balitz bertsolaria izango zela, Pello Errota bere anaia bezalaxe. Egun batez, joan eta bikarioak honela esan zion, izenez deitzen ziola: “Sabina Elizegi Maiz”. Eta andreak: “Bai, jauna: amaren aldetik hala naiz”. Sabinak hiru seme eta alaba bat izan zituen. Haietatik bi, Luis Mari eta Pedro, Argentinara joan ziren.

Testu mota: Narrazioa

Garaia: 1965 (edukiaren garaia: c. 1890-1897)

Atala: Literatura

Lehorreratzea, Buenos Aires, ca. 1890.


Zaharrena, Luis Mari, sorora sokil haustera joaten zirela, zerura begira kolperik jo gabe egoten zen. Aitak hala esaten zion:

─Sokila jo ezak!

Eta semeak:

─Aita: uste al du, berori bezala, sokil jotzen arituko naizela ni? Beste bide bat eramango dut nik, bai!

Hala, Donostiara kafe-pintxe joan zen, hamahiru urterekin. Gero, soldaduskara ez joateagatik, Frantziara desertore joan zen, lehenengo Burdeosera, eta handik Parisa, dena oinez. Hiru lagun omen ziren: Luis Mari hau, italiar bat eta bestea beste nazio batekoa. Arbola gainetara igota pasatzen zuten gaua. Luis Mari horrek bere izena eta seinak makilan jarriak zituen, zerbait gertatuta ere, nor zen jakin zezaten.

Paristik Ameriketara pasatu zen, Buenos Airesa. Hemen hoteletan lan egin zuen.

Bi aldiz etorri zen Ameriketatik. Lehenengoan, Hendaiaraino, soldaduskako denbora pasatu gabea zuelako eta Espainian sartzerik ez zeukalako. Etxekoak hara joan zitzaizkion. Bigarrenean, etxera etorri zen bere andrearekin. Ameriketan ezkondua zen. […]

Beste semea, Pedro, Pello Errotaren besoetakoa zen. Periko esaten zioten.

Oiartzunen ezkondu zen, baina anaia zaharrenak Ameriketara eraman zuen. Zapateroa, barberoa eta igeltseroa zen. Ez zen inoiz etorri. […]

Sabina ohean ia hilean zegoela, hitz hauek esaten sumatu zuten behin batean:

─Ai, Periko,
nirekiko,
ni hilko,
ta ni ikustera
zu ez etorriko!

ZAVALA, Antonio (1965). Pello Errotaren itzala. Donostia: Auspoa Liburutegia. (103-105 eta 114).

IKUS HAU ERE

IRIONDO, Josemari (2010). Antonio Zavala. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudia

Archivo General de la Nación Argentina. via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper