NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

IZEN GAIXO ETA MAITAGARRIAK

Jose Ramon Zubillaga (Bedaio, Gipuzkoa, 1891 – Buenos Aires, Argentina, 1975)

Jose Ramon Zubillaga sei urte eta erdi bete gabea zen, anaia Lontxo hamasei hilabete gazteagoa, biak lanean hasi zirenean, mendian: “Pago-hostoa ateratzen hasten den garaian, hiru edo lau behiren atzetik ibiltzen ginen Gurdilletxiki gaineko pagotegi haietan. Pago-hosto berri-berria behiei asko gustatzen zaie. Lontxok eta ni, abereak hain hosto-zale ikusirik, gu ere hasi ginen hosto berri pagoena jaten, eta guri ere gustatu zitzaigun pago-hosto berria”. Argentinara emigratuta, Zubillaga esne-saltzen ibili zen Bahía Blancan. Handik Buenos Airesera joan eta kafe-etxe bat hartu zuen. Aurrerago, Beti Jai jatetxea eraiki zuen, frontoi eta guzti. Lardasketa liburua idatzi zuen garaian, berrogeita hamaika urte zeramatzan Argentinan, inoiz Euskal Herrira itzuli gabe. Hara zer gauza zetozkion burura bere sorterriaz gogoratzean.

Testu mota: Memoriak

Garaia: 1964

Atala: Literatura

Esne-saltzaile bat Villa Martellin (Argentina) 1930 inguruan.25


Oraindik ere deitzen naute izugarrizko jaki goxoek. Horiek ez nitzake utzi nire bihotzetik eskertu gabe. Hona hemen beren izen gaixo eta maitagarriak: zizak, perretxikoak eta onddoak; mendi-marrubiak; gereziak; aranak; sagarrak; udareak edo txermenak; hurritzaren hur goxo-goxoak; elorri-arantza beltzaren basaranak (harkaitz-aran txikiak); Zabalkiko "txonbelarra" gerezi-zuhaitz hostoaren antzekoa eta oso samina eta goxoa jateko, mizpirak; mazpilak; lahar-arantza masustak; intxaurrak eta inoiz ahaztu ezin daitezkeen gaztaina egosiak, erreak, eta umetxoak poltsikoan eraman ohi zituzten gaztaina tximel-tximelak.

Mendi, baso eta sasietan hainbeste janari bildu eta jan zituen mutil koxkorra, nola ez da ba bere bihotzetik gogoratuko…?

ZUBILLAGA, Jose Ramon (1964). Lardasketa. Parrez ta negarrez, Bedayo’tar batek Argentina’n idatzia. Tolosa: Auspoa Liburutegia 40-41. (33. eta 259-260).

Irudia

Via Wikimedia Commons .

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper