NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ORAINO EZ DUT IKASI ZERGATIK

Perpetua Saragueta (Mezkiritz, Erroibar, Nafarroa Garaia, 1905 – Iruñea, 1986)

XIX. mendearen bukaera arte, Euskal Herrian oso hedatuta zegoen bataiatu gabe hiltzen ziren haur jaioberriak etxeko teilatuaren hegal azpian lurperatzea, edo ondoko soroetan. Azpian eta gainean, etxearen babesa irudikatzen zuten bi teila jartzen zitzaizkion haurraren gorpuari. Bestalde, erlijio sinesmenen arabera, ama “zikin” geratzen zen erditu berritan, eta berrogei egunez etxetik atera gabe egon behar zuen, harik eta “eliz sartzea” egin eta, bedeinkazioaren bitartez, “purifikatu” arte. Elizara sartu artean, debekatuta zeukan etxetik ateratzea. Lekeition (Bizkaia), Arroan (Gipuzkoa) edo Lekunberrin (Nafarroa), leihora ere ezin zen irten; Ezkurran (N), leihotik begiratzerik ere ez zeukan. Nahi eta nahi ez atera beharra izanez gero, teila bat eraman behar zuen buru gainean. Etxearen sinbolo zen teila eta, haren azpian zegoen bitartean, amak ez zuen debekua hausten. XX. mendean sartuta ere bizirik zeuden ohitura horiek Mezkiritzen (N), Perpetua Saraguetaren lekukotasun honek erakusten duen bezala.

Testu mota: Memoriak

Garaia: 2011 (edukiaren garaia: 1910-1920)

Atala: Literatura

Ama berria, burua teilaz estalita. Egilea: A. Garavilla. Resurreccion Maria Azkueren Euskalerriaren Yakintza, 1935.


Lehen uste genuen haurrak Lezemotzeko ondotik eta Berregutik ekartzen zituela aitak. Orain uste dut denek badakitela dena den bezala. Lehen emaginak erraten zigun haurrei. Gero nik egiten nien eskutitz bat osaba-izebei eta bataioko izan behar zutenei. Gero, amatxi zena joaten zen erretore jaunarengana erratera bagenuela haur bat gehiago eta bataiatu behar genuela halako edo holako egunean. Haurra garbitu eta beztitu eta paratzen zen bere sehaskan. Ez dut egundaino burua lotzen ikusi inori, ez zitezen hoztu paratzen zitzaien gorra bat.

Haur hilak sortzean bataiatzen ziren beren etxeetan erranez: “Ura botatzerakoan kapaz bazara bataio santua hartzeko, nik bataiatzen zaitut Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen”. Eta istant baten buruan, edo bost edo sei orduren buruan, segur zirelarik hila zela, etxearen aitzineko baratzean lurperatu egiten zuten. Haur ondokoak baratze berean baina bertze toki batean lurperatzen ziren.

Haurra ongi eta osasun ederrean izanik ere, berdin biharamunean bataiatzen zen. Niri hala egin zidaten, dagonilaren hiruan ortzegunean sortua eta biharamunean lauan lehenbiziko ortziralean bataiatua herriko elizan. Emagina, aitatxi bere lagunarekin eta amatxi berearekin, apeza eta 7 urteko lehengusu bat, ez delarik haurraren anaia bat, kandela edukitzeko haurra bataiatzeko denboran. Haurra aitatxik edukitzen du.

Denbora anitzez herriko erretoreak berak ematen zion izena eta denei ematen zigun bataio eguneko santuaren izena. Horregatik daramat nik Perpetua. Eta, noraino zen haren , erran behar dut nola gertatzen zen. Jose deunaren egunean eraman zioten mutiko bat bataiatzera. Haurraren aita zen Jose eta ez zuen inork ere nahi haurra Jose izan zedin, eta aitatxik Antonio zuen izena eta izen hori eman nahi zioten, eta erretoreak ez zien utzi, eta gainera erran zien: “Ez zuek nahi duzuena eta ez nik nahi dudana, orain deituko da Victoriano”. Euskalduna zen, baina erdaraz, zeren erran zien: “‘Victoria no’, ez zuek eta ez nik ez dugulakoz egin nahi duguna”. […]

Ama bedeinkapena hartzera ateratzen zen elizara. Ordu artio ezin atera ziren etxetik kanpora. Ikusi izan dut buru gainean teila bat paratuta, eta amak erran zidan ama ez zela garbia elizan sartu artio. Oraino ez dut ikasi zergatik ama bat, haur bat mundura ekartzen duelarik, zikina den horregatik, haur bat ekartzeagatik mundura.

Jatorrizkoa, hemen.

Perpetua 1953an.
Perpetuaren eskuidatzien pasarte bat.

Idatziko ditut oroitzen naizen gauza guziak deus utzi gabe...
Nahi nuke nire alaben ume guziek jakin dezaten zerbait, beren amatxik igaro dituen zailtasunak, eta ezagutu dezaten ez dela bizia berek izan dutena bezain ona...
Bai eta ere nahi dut berek, nire bilobek, ikas dezaten nire euskara bera hitz egiten, irakurtzen eta idazten.

Perpetua

IÑIGO, Andres (2011). Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia. Iruñea: Nafarroako Gobernua; Bilbo: Euskaltzaindia. (88-89).

ERREFERENTZIAK

ETXEGOIEN JUANARENA, Juan Carlos “Xamar” (2023). Biziaroak. Herri kultura. Arre: Pamiela.

IKUS HAU ERE

SATRUSTEGI, Jose Mari (2010). Perpetua Saragueta, 1905-1986. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper