NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

SOLDADUSKAN

Jose Migel Iztueta “Lazkao Txiki” (Lazkao, Gipuzkoa, 1926 – Donostia, Gipuzkoa, 1993)

Lazkao Txiki bertsolariak 1947an bete zituen soldaduskara joateko urteak, eta Afrikara bidali zuten bi urterako. Ordukoa da honako gertaera hau, berak kontatua eta magnetofonoz grabatua.

Testu mota: Memoriak

Garaia: 1994 (edukiaren garaia: 1940-1950)

Atala: Hizkuntza

Jose Migel Iztueta “Lazkao Txiki” soldaduska garaian.
Bidegileak bilduma.


Nik ez dut eskola handirik. Hala ere, Afrikan soldaduska egiten ari nintzela, banuen soldadu lagun bat, Kordoba probintziakoa, ez hiriburukoa, idazten eta irakurtzen ez zekiena. Batean esan zidan:

—Oye, Iztueta: ¿ya me escribirías, por favor, las cartas?

—Con mucho gusto. No tengo mucha escuela, pero ya te haré ese favor.

Egun batean etorri zaio andregaiaren eskutitza. Ez zuen nahi izaten inor enteratzerik, baina nik irakurri behar.

Badakizue zer egin zuen? Ni mahaian eserarazi ninduen, baxoerdi bat ardo emanda; eta bera nire atzean zutik jarri, niri belarriak tapatuz, ni ez enteratzeagatik.

Irakurtzen bukatu nuenean, bera pozik lagatzeagatik esan nion:

—¿Qué te dice la novia?

—¡Jo! ¡Me quiere más!...

Hark ni ez nintzela enteratu uste zuen.

LAZKAO TXIKI (1994). Gertaerak eta txisteak. Donostia: Auspoa Liburutegia 222. (38-39).

IKUS HAU ERE

AZURMENDI, Nerea (2008). Jose Migel Iztueta “Lazkao Txiki”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper