![](/dok/testu-bankua/abestiak/013/images/image2.jpg)
1. Agina mendia. Argazkia: Juan San Martin
duela berrogeiren bat urte goiti-beheiti, beste zenbait tokitan eta zenbaitetan egin ohi genuen legez, nonbait ongi bustitako atsalaskari goxoren bat egin, eta adiskide taldetxo batek –ez naiz ongi oroitzen, baina Mikel [Laboa] ere tartean izango zen beste gehienetan legez– Agina mendira igotzea erabaki genuen, harrespil saila, Aita Donostiaren gogorantzan eraiki kapera eta Oteizaren harri gotorra dauden tontorrera, hango giro bakanaz gozatzera eta, goi hartatik itsaso-lehor-ortzi ia mugagabeak begizta zitezkeenez, begietan ohatu ahala ilunabarreko ikuspegi guzti hura begiestera...
baina iristen ari ginela, ohartu ginenerako beheko barrendik igo lainoak harturik zigun ikusmenean genuen guztia lanbro lodiz. Orduan etorri zitzaigun…
ARTZE, Joxean (2009). Erlea 1: 87.
![](/dok/testu-bankua/abestiak/013/images/image3.png)
Ikus YouTuben Aitor Bengoetxea “Bengo”-ren “Gure bazterrak”, Mikel Laboari omenaldia bideoklipa (Gaztea Dantzan lehiaketako dantzari onenaren saria, 2017).
KANTAREN BESTE BERTSIO BATZUK
Mikel Laboa, Mikel Laboa zuzenean, Elkar, 1997.
Ruper Ordorika, Azukre koxkorrak, Elkar, 2013.
Irudiak:
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Biltegi Digitala. http://hdl.handle.net/10690/88412
Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.
- Euskal Idazleen Elkartea, https://old.uberan.eus (Web honetako testu edukiak
lizentziapean argitaratzen dira).