NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ZEBRAK ETA HERIOTZA

Bernardo Atxaga (Asteasu, Gipuzkoa, 1951)

Testu mota: Poesia

Garaia: 2023

Atala: Literatura

The life and labors of David Livingstone (1875). Egilea: J. E. Chambliss.


Berrehun eta hiru zebra ginen eta korrika
gindoazen denok lur lehorra zapalduz,
eta Hogeita laua, Hogeita bosta eta Hogeita seia
neuzkan nik aurrean, atzean Hirurogeita bata,
Hirurogeita bia eta Hirurogeita hirua,
eta bat-batean Ehun eta hemezortziak,
Ehun eta hemeretziak eta Ehun eta hogeiak
albotik aurreratu gintuzten ibaia!
oihu eginez, ura!, ibaia!,
eta Hogeita laua, Hogeita bosta eta Hogeita seia
ibaia!, ura! oihuka hasi ziren,
eta Laurogeiak, Laurogeita batak, Laurogeita biak ere,
aurrea hartu ziguten zalapartan ura!, ibaia!,
eta Hogeita bostak ezkerrera egin zuen,
eta Hogeita lauak eta Hogeita seiak eskuinera,
eta eguzkia ikusi nuen ibaian, ura distiratsu,
ura distiratsu eta aurrera, aurrera egin nuen,
eta Zazpiarekin eta Zortziarekin gurutzatu nintzen,
eta bustita zetozen, ahoa bete ur bustita,
eta aurrera egin nuen eta Bostarekin eta Seiarekin
gurutzatu nintzenean krokodiloak! esan zuen Seiak,
eta aurrera, aurrera, eta krokodiloak!, krokodiloak!
egin zuten denek oihu, Seiak, Bostak, Hamazazpiak,
Hamarrak, Hogeiak, denek oihu krokodiloak!,
krokodiloak!, eta nik ura edan nuen,
ura ibaian, ur distiratsua, ur eguzkiz betea,
eta kontuz!, krokodiloak! egin zuen oihu
nire ezkerrean Hogeita bostak,
eta ur distiratsuan busti-bustita atera nintzen,
eta Berrehun eta bostarekin eta Berrehun eta biarekin
gurutzatu nintzen eta krokodiloak! esan nien, krokodiloak!,
eta korrika segi nuen lur lehorra zapalduz,
eta Hogeita laua eta Hogeita seia neuzkan aurrean,
eta hutsune bat zegoen haien artean eta jauzi, jauzi,
jauzi egin nuen eta hutsunea niretzat hartu,
eta korrika segi nuen lur lehorra zapalduz.

Ehun eta laurogeita hamazazpi zebra ginen,
eta korrika gindoazen denok lur lehorra zapalduz,
eta Hamarra, Hamaika eta Hamabia neuzkan nik aurrean,
eta Berrogeia eta Berrogeita bata atzean.

ATXAGA, Bernardo (2023). Paradisuaren kanpoko aldeak. Arre: Pamiela. (127-128).

IKUS HAU ERE

Bernardo Atxagaren webgune ofiziala

Irudia

Internet Archive Book Images, , via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper