NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

MIKEL ZARATEREN HIRU ALEGIA

Mikel Zarate (Lezama, Bizkaia, 1933 – 1979)

Testu mota: Alegia

Garaia: 1975

Atala: Literatura

Gako hitzak:

A Manual of the Mollusca-ko ilustrazioa bat, 1851.
Egilea: Samuel Peckworth Woodward.


ARRASTAKA

Haitz punta bateko gaztelu ederrean eguzkia diz-diz. Gazteluaren ate aurrean Arrano jauna, eguzkia hartuz bere erreinuari begira.

Halakoren baten, Barraskilo, bere erreinuko behealdeko zerbitzari bat heltzen zaio narras, astiro-astiro eta makur-makur, bere atzaparpera.

—Barraskilo! —deitzen dio Arrano jaunak.

—Hona hemen zure zerbitzaria, Arrano jauna, jaunen jauna! —erantzuten dio Barraskilok, bere adartxo biak dar-dar dituelarik.

—Baina zelan heldu zara, ba, zu honaino?

—Arrastaka.

BASAMORTUKO ROBOTAK

Gerrate zital baten ondoren izan zen. Basamortuan zeuden. Bakardadean. Aieneka. Eta haserre bizitan. Robot bi.

Bata itsuturik zegoen. Bestea hanka barik. Eta geldi zeuden biak, ikusi ezinik, ibili ezinik. Geldi, baina eztabaidaka, elkarri irainka.

— Begibako! —hankamotzak itsuari.

— Hankamotz! —itsuak hankamotzari.

Haizea agertu zen, halakoren baten, nonbaitetik, hareagaz dantzari. Eta laztandu egin zituen robotok, eta abesti gozo bat kantatu zien gero maitekiro, haiek adiskidetu nahirik.

«Batera, bestera,
aurrera, aurrera!
Hauxe zuen zeregin,
zuen ahalegin,
gure zeregin, gure ahalegin.
Zu horren begiekin,
hori zure hankekin,
aurrera elkarrekin».

Baina geldi zeuden robot biak. Geldi-geldi. Ez zuten zirkinik egin.

Aurrera eta aurrera ekin zion haizeak kanta kantari, haiek adiskidetu eta adoretu gurarik.

Hala eta guztiz ere, geldi robotak. Geldi eta haserre bizitan, eta eztabaidaka.

Holaxe egon ziren geroago ere ordu askotan, egun askotan, urte askotan...

Azkenean ugerrak jan zituen. Herdoildu egin ziren. Ezereztu.

TXORIKUMETXOA, BEHIA ETA KATUA

Bere aita-amen habia epeletik bidezidor baten erdira jausi ondoren, estu eta larri dabil txorikumetxo bat.

Txorikumetxo errukigarria! Jantzi barik dago oraindino, narru gorritan, eta hotzak hilik. Hegaz egin nahi du baina..., ezin, ezin ezelan ere.

Halakoren baten, behi bat datorkio, eta ikaratu egiten da. Zer ete da hain handi eta indartsu datorkion ezezaguna? Jan egingo ete du? Edo zapaldu eta birrindu...?

— Ene bada eta ni! Galdua naiz. Ama...!

Heldu da behia txorikumearengana, eta musu bero gozo bat ematen dio honi. Gero, gainetik igaro eta bekorotz opil bat jaurtitzen dio. Ez du jan txorikumea, ez du zapaldu..., eta epeletan dago hau orain bekorotz artean, bere burutxoa kanpoan duelarik. Bizkortu egin da, eta poztu, «arerio ikaragarria» adiskide maitagarri bihurtu zaiola ikusirik.

Joan da behia. Baina katu bat agertu da berehalaxe bekorotz piloaren ondoan. Irribarrez agurtzen du txorikumetxoa, eta garbitu egiten dio burua, kontuz-kontuz, bere erpe eta mihiaz. Eta atseginez uzten dio hori egiten txorikumetxoak. Ez da ikaratu «adiskide maitagarri» honen aurrean.

Atera egin du bekorotz artetik katuak, eta gorputza ere garbitu egiten dio mihiaz miazkatuz.

Garbi-garbi egin du katuak txorikumetxoa, eta aurreko erpe bien erdian hartu eta jan egiten du.

ZARATE, Mikel (1975). Ipuin antzeko alegi mingotsak. Durango: Leopoldo Zugaza.

Euskal Literaturaren Zubitegia

IKUS HAU ERE

Mikel Zarate Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

BUTRON, Joseba (1991). Mikel Zarate. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudia

, via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper