NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EUSKALKIETATIK EUSKARARA

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (Donostia, Gipuzkoa, 1929 - 2012)

Testu mota: Artikulua

Garaia: 1970

Atala: Hizkuntza

1. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA). Mapa eta maparen fitxa, hemen.


Zeruko Argia, 375. zk., 1970-05-10

 

Atzo neuri gertatua. Saratar bati nik galde:

–Akitu zirea?

–¿?

–Akitu ahal zera?

–Ez dut konprenitzen.

–Ia nekatu zeran, ia… si vous êtes fatigué…

–A! Ia unatu naizen?...

Horra hor euskararen “aberastasuna”, batzuen ustez… Euskalkietatik euskara osatu eta bakarrera pasatu nahi dugunon asmoa, berriz, “traidoreek” asmatutako omen: “Luchemos para que nuestro euskera en sus diversas expresiones subsista y dé vida…”.

Harira bihurtuz. Hazparnen, esate baterako, Saratik 20 bat kilometrora, “akitu” entzuten da, edota “akhitu”. Saratarrek eta hazpandarrek, beraz, ia-ia auzoko izanik ere, elkar ez badute konprenitzen, zein da euskalkien alde ona? Ez dut ikusten; gure herria ez baita dialektologia-eremu bat, gizon eta emakume talde bat baizik. Euskaldun gisa dialektologiatik atera egin behar dugu. Moix katalanak bezala esango dut nik ere: “La lengua que puedar ser un juguete de cuatro gramáticos no me interesa”. Zer da, beraz, traizioa: euskalkiei erdaraz eutsi nahi izatea, ala euskara osatua euskaraz indartzea?

Batasunaren arazoa ez da, ez, “H” batzuen gorabehera huts bat. Goitik behera dugun behar gorri bat da; hizkuntza ez baita folklore-janzkera bitxi bat, turisten aurrean igande arratsaldeetan erabiltzekoa, herri baten mintzabidea baizik. Eta hau denean, batasunaren beharra gauza ageria da.

Zer idatzi behar du zerbait esan nahi duenak: “ekarri dabela”, “ekarri duela”, “ekarri duala”, “ekarri dula”, “ekai dola”, “ekharri diala”, ala “ekharri dila”? Areago: guk “diala” entzun, eta hika hitz egiten zaigula pentsatuko genuke; baina baxenarbartar batek ez. Burura datorkit beste hura: “gixonak” esaten zuela bizkaitar sermoilari famatu batek Gipuzkoan, eta entzuleak haserretu egin zitzaizkiola.[…] Eta abar, eta abar, eta abar.

Eta ez esan, gero, gauza hauek txikikeriak direnik: gauza hauexek dira-eta, aitzitik, gure hizkuntzaren “-keria” eta hondamena. Gazteleraz ezin daiteke idatz: “hemos ido”, “hamos ido” edo “amoz io”, idazlearen gogara. Ez. Ez frantsesez edo errusieraz ere. Zergatik bai euskaraz? Gu desberdinak garelako? Zertan desberdin, analfabetismoaren mailan ez bada? “Aberastasuna” esan ohi den saltsa-nahaspila hori, ez ote da, ordea, beste akats sakonago baten oihartzuna? Alegia: gure leinukeria, gure , eta historiaurretik ezin irtetea.

Erdarara joarazten gaituzten arrazoietatik bat (bat diot, eta ez nagusia; badakit) euskalkikeria da hain zuzen, atzoko neure gertakarian argiro ikus daitekeen bezala: euskaldunok elkarri zerbait funtsezkorik esan behar diogunean, mintzabide egiazkora jotzen dugu, folklorekeriak zokoratuz. Euskalkiei, beraz, EZ indar guztiez; eta euskara osatuari BAI, indar eta premia guziez ere. Hauxe da nire iritzia.

Euskaldunok (txinatarrek eta madagaskartarrek bezalaxe) mintzabide bakar bat behar dugu gure biziera aurrera eramateko: euskara bat, ala erdara bat. Hots, hizkera bat mintzabide (elkar konprenitzeko tresna) ez bada, folklorezaleek eta euskalkizaleek zernahi esanagatik ere, euskaldunek berek utzi egiten dute alde batera; eta utziaz arrazoi dute, hizkuntza gizonaren zerbitzaria eta tresna baita, eta ez alderantziz.

Gure aukerakizuna, hortaz, ez da: euskalkiak/euskara osatua, euskara osatua/ erdara baizik. Erdarak osatuak baitira, eta alderdi guzietatik tresna on eta baliagarri.

LARRESORO

ALVAREZ ENPARANTZA, Jose Luis “Txillardegi” (1970). «Euskalkietatik euskarara», Zeruko Argia 375:3.

2. Jatorrizkoa, hemen.
3. “Lexikoa gipuzkeraz, bizkaieraz, nafarreraz, lapurteraz, zubereraz”. Louis-Lucien Bonaparteren artxiboa.

IKUS HAU ERE

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Irudiak

1. Euskaltzaindia.

2. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia-Gipuzkoako Foru Aldundia.

3. Georges Lacombe artxiboaren barneko funtsa. Euskaltzaindia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper