NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

DEITUREN JATORRIA

Juan Carlos Etxegoien Juanarena “Xamar” (Garralda, Nafarroa Garaia, 1956)

Testu mota: Saioa

Garaia: 2006

Atala: Hizkuntza

Gako hitzak: deituraketxea

1. Arraiozko (Baztan) Jauregizarrea dorretxea (Nafarroa Garaia).


Toki izenak

Etxeak izendatzeko era arrunta zen kokatuta zeuden tokiko izena ematea: iturrirako bidean zegoena, Iturbidea deitu zuten, Iturbide deituraren sorrera izan zena, jakina. Mota horretakoak dira ugarienak. Hona hemen bakar batzuk:

Elizaldea Gorostiaga Haritzaldea Hiribarnea

Hirigoiena Intxauspea Iturriotza Larrazabalea

Lizarraldea Oihanartea Uhaldea Zubiria

Etxe ezaugarriak

Etxeari beraren ezaugarri batek eman diezaioke izena:

Etxandia Etxetxikia Etxebeherea Etxeberria

Etxebeltza Dorremotza Harretxea Hormaetxea

Hurrengoetxea Jauregia Jauregizarrea Dorretxea

Herri izenak

Etxe izenekin loturarik ez duten deituren artean herriaren edo eskualdearen izenak daude. Batzuk herri izenak dira, jatorria adierazten dute:

Abaurrea Bilbao Garralda Huarte

Armendaritz Lazkano Legazpi

Barkos –Barkoxe– Sola –Zuberoa– Sueskun

Lanbideak

Izen batzuek biztanlearen lanbidea adierazten dute:

Alkatearena Almirantearena Apezetxea Danbolinena

Dendaletxea Kapitanena Maisuetxea Mariñelarena

Serorategia Telleria Upelategia Xamargilea

2. Konfiteruarena etxea, Urdazubin (Nafarroa Garaia), 2004. Luis Manuel Peña. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa. Etxea eta familia. Etniker Euskalerria Taldeak

Norena

Bizkaiko itsasoko isurialdean etxeak sakabanatuta daude, ondorioz leku-izenak bereizgarri nabarmenak dira, baina ez da gauza bera gertatzen Mediterraneoko isurialdean, etxeak bildurik dituzten herrietan, alegia. Horietan, leku berean hiruzpalau direlarik, beste sistema bat behar zen etxeak izendatzeko. Horrela, Juan edo Mariaren etxea Juanena edo Mariarena zen.

Alonsotegia Beltranena Dufurrena Enekotegia

Gillentena Joanategia Juanarena Juanena

Karlosena Mariategia Pedroarena Perurena

Sistema guztiz irekia zen, Dufurrenak erakusten duen bezala. Dufour (Dufur ahoskatuz) deitura duen frantses bat iristen da herri batera; etxe bat egiten du, eta jendeak Dufurren etxea –Dufurrena– deitzen du, jakina. Behin ofizialki finkaturik, deitura bilakatzen da. Itxura horretakoak dira:

Agirregomezkorta
Anglesena (Ingelesarena)
Juanpritzena (Juan P(e)riz Perez, Juan Perezena)
Pintorena (Pinto batena)

Patronimikoak eta matronimikoak

Oso gutxitan bada ere, badirudi -ena bukaera duten deitura batzuek ez dutela etxe izenik adierazten, patroninimoak edo matronimikoak direlako. Horixe litzateke, adibidez, bi izen-deitura zahar hauen kasua:

Anso aitaren semea: Guarcea Ansorena (patronimikoa)
Urraka amaren semea: Sanso Urraquarena (matronimikoa)

Izengoitiak

Erdi Aroan izengoitiak ere erabili ziren deitura gisa. Nafarroan bildutakoak dira hauek, XI-XIV. mendeetakoak:

Domicu Lapurdico
Garcia Espaynol
Eneco Aravarra
Lope Andia
Johan Belça
Domenca Beguiurdina
Berasco Aoçavala (aho zabala)
Toda Çuria (zuria)
Domingo Chipia
Sancha Ederra
Garcia Ezquerra
Lope Gutia
Maria Urdea
Domingo Landerra (pobrea)
Domingo Latça
Orti Ona

Urraca Sendoa
Sanso Erlea
Sancho Ochoa
Domna Issussi (itsusi)
Lope Biotça
Urraca Apala
Seme Malgizon
Garindo Aquetza
Iohannes Gorria
Mendico Çorroça
Emazteona de Gendulain
Pascuala Leuna Santacara herrian
Martin Oreynna Casedan
Lizarran Pascual Badarraiçu (darraizu, “jarraitu” aditza)
Tafallan Maria Ipuça (giputza)
Zangozan Sancho eta Garcia Errdara (1366)

3. Iturriotz baserria, Aia (Gipuzkoa).
Eraikuntza: XVI. mendea.
4. Urrutia jauregia, Ozaeta (Araba).
Eraikuntza: XVII. mendea.

ETXEGOIEN JAUNARENA, Juan Carlos “Xamar” (2006). Euskara Jendea. Arre: Pamiela, (94-95).

IKUS HAU ERE

Juan Carlos Etxegoien “Xamar” Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Irudiak

  1. Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 3.0 lizentzia baten mende dago.
  2. Etniker Euskalerria Taldeak.
  3. Eusko Jaurlaritza. Euskal Ondare Kulturala. https://www.euskadi.eus/app/ondarea-euskal-kultura-ondarea/
  4. Eusko Jaurlaritza. Euskal Ondare Kulturala. https://www.euskadi.eus/app/ondarea-euskal-kultura-ondarea/

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper