NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EUSKARAREN LEGE-ESTATUSA

Wikipedia

Testu mota: Artikulua

Garaia: 2024

Atala: Hizkuntza

Euskararen lege-estatusa Euskal Herrian.


Euskarak, historian, ia ez du onarpen ofizialik izan. Herriaren hizkuntza izan da beti, baina inoiz ez da erabili idatziz administrazioan. Gaur egun, Euskal Herriko eremu batzuetan hizkuntza koofiziala da.

Euskaraz hitz egiten den lurraldeak ez dauka batasun politikorik, Euskal Herria politikoki hiru administraziotan banatuta baitago:

  • Espainian: Euskal Autonomia Erkidegoa (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (Nafarroa Garaia).

  • Frantzian: Ipar Euskal Herria (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea), Pirinio Atlantikoetako Euskal Hirigune Elkargoan.

Administrazio bakoitzak euskararen erabilerari tratamendu diferentea ematen dio eta, horren ondorioz, euskara arautzen duten bost araudi ezberdin daude. Egoera nahasi hau ez da batere mesedegarria euskararentzat.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoa. Euskara ofiziala da, gaztelaniarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoan. Bertan, legez nahitaezkoa da gaztelania, Espainiako Konstituzioaren arabera, baina ez euskara. . EAEko lege horretan ezarri bezala, euskaldun orok du administrazioarekin euskaraz komunikatzeko eskubidea, erdaldun orok erdaraz komunikatzekoa duen bezala (6.1 artikulua).

  2. Nafarroako Foru Erkidegoa. Hiru eremutan banatuta dago. Ofizialtasun partziala deitu izan zaio Nafarroa Garaian euskarari eman zaion estatusari, bai eta bere baitan hartzen dituen hiru erregimenei ere. Nafarroa Garaiko euskararen legea 1986. urtean onartu zen eta horren arabera herrialdea hiru eremutan banatu zen, euskarak hartzen zuen babesaren arabera.

    • Eremu euskalduna (iparraldea). Euskara ofiziala da, gaztelaniarekin batera, Nafarroako Foru Erkidegoko eremu euskaldunean. Eremu horretan lurraldearen iparraldea bakarrik sartzen da. Nafarroa Garaiko biztanleen % 10 bizi da bertan.

    • Eremu mistoa. Euskara ez da ofiziala eremu mistoan. Hala ere, Nafarroako euskararen legeak eremu mistoko herritar guztiei ezagutzen die Nafarroako herri-administrazioarekiko harremanetan euskara erabiltzeko eskubidea. Era berean, legean aurreikusten da herri-administrazioek zehaztu behar dutela zein lanpostu publikotarako izango den beharrezkoa euskaraz jakitea. Eremu mistoko eskoletan euskaraz ikas daiteke eta euskara ikasgaiaren irakaskuntza jaso daiteke, horrela nahi izanez gero. Hegoaldeko nafarren % 53 bizi dira eremu horretan.

    • Eremu ez-euskalduna (hegoaldea). Euskara ez da ofiziala eremu ez-euskaldunean. Nafarroako eskualderik zabalena da hau, lurraldearen erdialde eta hegoalde gehiena hemen kokatuta dago. Hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Hegoaldeko nafarren % 37 hor bizi da.

  3. Ipar Euskal Herria. Euskara ez da hizkuntza ofiziala. Ipar Euskal Herriko hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, Frantzian ofizial den hizkuntza bakarra. Euskara ofizial edo koofizial ezin izendatu eta Euskal Hirigune Elkargoak euskarari aitortza ofiziala egin zion 2018. urtean.

  4. Trebiñu eta Turtzioz enklabeetan euskarak ez du onarpen ofizialik.

Jarraitu irakurtzen

Euskara. (2023, azaroak 21). Wikipedia, Entziklopedia askea. Noiz ikusia: 18:05, azaroak 21, 2023 from Wikipedia.

IKUS HAU ERE

Mikel Peruarena Ansa (2018-06-24). «Zirrikitu bat», BERRIA.

Irudia

Azkue Fundazioa, via Wikimedia Commons Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 2.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper