NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EUSKARA-ISLANDIERA PIDGINA

Wikipedia

Testu mota: Artikulua

Garaia: 2024

Atala: Hizkuntza

Baleontziak 1790. urte inguruan. Iturria: A Collection of Voyages round te World ... Captain Cook's First, Second, Third and Last Voyages ...., V. lib., London, 1790.


Euskara-islandiera pidgina (Islandiera-euskara pidgina, halaber) XVII. mendean Islandiako Vestfirðir eskualdean erabilitako pidgin hizkuntza izan zen, Islandiara joandako arrantzale eta merkatari euskaldunek sorturikoa bertako biztanleekin. Ingelesaren eta frantsesaren eragina zuen, eta Ipar Atlantikoan hainbat herrialdetako arrantzaleek izandako hartu-emanetan oinarritzen zen.

Vestfirðir (euskaraz: mendebaldeko fiordo) Islandiako zortzi eskualdeetako bat.

Historia

Bizimodua atera nahian, euskaldunak lehenak izan ziren Bizkaiko golkoan baleak harrapatzen. Jarduera horren idatzizko lehen agiria 670. urtekoa da. Agiri horren arabera, Lapurdiko arrantzaleek 40 poto lumera (balea-olio) saldu zituzten Frantzia iparraldean.

Ziurrenik euskaldunek hamarkada batzuk bazeramatzen ordurako ur haietan, balea-ehizan eta merkataritza-jardueretan. Balea-ehizak irabazi handiak ematen zituen, eta sekula agortzen ez zen baliabidea zirudien. XIII. mendean baleak harrapatzeko hainbat portu eraiki ziren, horien artean 1204an Getariakoa edo Lekeitiokoa. Hala ere, 1334. urterako balearen gainbehera hain zen nabaria Bizkaiko golkoan, ezen Alfontso XI.a Gaztelakoak arrantzarako behin-behineko debekua ezarri baitzuen, stocka handitzeko asmoz. Horrek arrantzaleak beste itsaso batzuetara bultzatu zituen.

XV. mendean, euskaldunak Kanadan zebiltzan, balea eta bakailao arrantzan. Hara iristeko, Islandiatik eta Groenlandiatik igaro behar zuten. Gutxienez bederatzi arrantza-gune ezarri zituzten horretarako Labradorren eta Ternuan: handienak 900 lagunentzako lekua zuen eta Red Bayn zegoen.

Islandiarren eta Euskal Herriko baleazaleen arteko harremanak ez ziren beti baketsuak izan. Hain zuzen ere, haien arteko liskarrak zirela-eta gertatu zen Islandiako historian izandako sarraskirik latzena, Spánverjavígin ("Espainiarren sarraskia") izenez ezaguna. 1615 eta 1616 artean, hiru baleontzi hondoratu ziren Vestfirðirren edo mendebalderagoko fiordoetan, eta Piarres Agirre, Esteban Telleria eta Martin Villafrancakoaren esanetara zihoazen 50 marinel hil zituzten islandiarrek.

Jarraitu irakurtzen

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper