NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

ERROMINTXELA

Wikipedia

Testu mota: Artikulua

Garaia: 2024

Atala: Hizkuntza

Erromani herriaren bandera.


Erromintxela (baita errumanzel eta erremaitzela ere) buhame edo ijito euskaldunen eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: pagadolektoa da, «hizkuntza apurtua», euskara eta erromaniera batzen dituena. Hiztegi arloan jatorrizko erromani hizkuntzaren lexikoa gordetzen du hein handi batean, baina gramatikaren arloan erromanieraren ezaugarriak galdu eta euskararenak hartu ditu. Hortaz, erromintxelak erromanieraren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.

Egaxu da buhameak ez direnei deitzeko darabilten izena. Kalo kulturako ijitoei, aldiz, hankagorri deitzeko ohitura dute. Agian erromintxelen talde-sentimenduaren froga da hori.

XV. mendean Europako iparraldetik etorri eta Lapurdiko kostaldean, Zuberoako mendi inguruetan, Nafarroa Garaian, Gipuzkoan eta Bizkaian bizirik dirauen talde etniko baten mintzaira da erromintxela.

Hizkuntza

Erromaniera eta euskara batzetik sortutako mintzoa da erromintxela, Euskal Herriko buhame edo ijitoek hitz egin izan dutena. Oso gutxi ikertu da: Resurreccion Maria Azkuek bere hiztegian erromintxelezko hitz gutxi batzuk jaso bazituen ere, Josune Muñoz filologoa izan da lehena euskararen eta erromanieraren nahastura hori sakon ikertzen, eta bostehun hitz inguru biltzea lortu du.

Hizkuntzalariek diotenez, erromintxela pagodolekto edo broken spoke bat da, hau da, erromani hizkuntzaren dialekto baten eta bertako hizkuntzaren artean sortutako nahasketa. Morfologia eta gramatika euskararenak ditu, aditzak barne, eta tokian tokiko euskalkiaren ezaugarriak: bizkaitarrek bizkaierakoak, lapurtarrek lapurterakoak... Lexikoa, ordea, erabat erromintxela da, eta, horregatik, euskaldunoi ulergaitza egiten zaigu. Bere garaian, horixe zen, izan ere, erromintxelaren helburua: egaxuek, euskaldunek, ulertuko ez zuten hizkera izatea.

Euskal Herrian barna 500 erromintxel inguru omen daude. Askok badakite kaloa, gaztelania edo euskara ere, eta hiruretan hitz egiteko gai denik ere bada. Etxeberria deitura oso ohikoa da haien artean. Hegoaldean hiztun gehienak laurogei urtetik gorakoak dira, eta gazteagoek ulertu bai, baina ez dute hitz egiten. Iparraldean, oraindik ere, erromintxela eguneroko hizkuntza da hiru belaunaldiko buhame familia batzuetan.

Erromintxelari gehienbat erromintxela esaten diote erdaretan ere. Badira bakanago erabiltzen diren beste sinonimo batzuk:

  • Ingelesez: Basque calo (Euskal Herriko kaloa)

  • Gaztelaniaz: caló vasco (Euskal Herriko kaloa)

  • Frantsesez: euskado-romani

Etimologia

«Erromintxela» hitzaren etimologia ezezaguna da guztiz, oso hitz berria delako eta hiztunek ere ez zutelako erabiltzen. Lehen, erromintxelez aritzen zirenei ijito, ungriano edo buhame deitzen zitzaien. Baliteke *errom (Rrom-en euskal egokitzapena) eta mintzaira hitzen batura izatea.

Jarraitu irakurtzen

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper