NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

HIL DA CÁNOVAS

Xabier Lete (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944 – Donostia, Gipuzkoa, 2010)
Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860 - Altza, Gipuzkoa, 1936)

Antonio Cánovas del Castillo Espainiako gobernuaren buru zen 1876. urtean Hego Euskal Herriko foruak galdu zirenean. Hurrengo urteko abuztuaren 8an, Arrasateko Santa Ageda bainuetxean atseden hartzen zegoela, Michele Angiolillo anarkista italiarrak hiru tiro jota hil zuen politikaria. Gertaera hari buruzko bi bertso ditu Txirritak Cánovasen alarguna Donostiako terraza batean ikusi ondoren asmatuak, Antonio Zavalak bertsolariari buruzko liburuan jasotako kontaketa sinetsi behar badugu.

«Egun batean, kasinoan, orain Donostiako Aiuntamentua dagoen horren terrazan, omen zegoen Cánovasen señora. Eta han pasa omen zen Txirrita beste batekin, eta esan omen zion:

—Aizu, Txirrita: horixe da Cánovasen señora.»

Eta Txirritak honako bi bertso hauek kantatu omen zizkion.

Testu mota: Abestia

Garaia: 2001 (1877)

Atala: Abestiak

Don Antonio Cánovas del Castilloren hilketa (1887ko abuztuak 8). Francisco Pi y Margall eta Francisco Pi y Arsuaga, Historia de España en el siglo XIX : sucesos políticos, económicos, sociales y artísticos…; ilustratzaileak: J. Passos, J. Cuchy eta V. Gine.


II da Cánovas, fuera Cánovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-Iekuak,
galdu du bere biziya.

Iru reloju, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan iru korona eta
petxuan iru orratza;
amoriyua iru
tximixta bezin zorrotza,
iru tirokin utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper