NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

NORTEKO TRENBIDEARI

Xabier Lete (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944 – Donostia, Gipuzkoa, 2010)
Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860 - Altza, Gipuzkoa, 1936)

Gipuzkoatik pasatu behar zuen lehen trenbidea egiteko lanak 1858ko ekainaren 22an hasi ziren. 1863rako joan eta etorri zebiltzan Beasain eta Donostia arteko trenak edo Donostia eta Irun bitartekoak, baina Olazti eta Beasain arteko zatia oso motel zihoan: orografia menditsuak eskatzen zituen ingeniaritza-lanak, tunelak eta zubiak, lan zailegia ziren bertako kontratista txikientzat. Gauzak hola, eta lanak amaitu gabe geldituko ziren beldurrez, obren arduradunak, Norteko Konpainiak, Frantziako Goüin et Cie enpresara jo zuen. Konpainia horrek amaitu berri zuen Piemonten, Italian, Alpeak zeharkatzen zituen trenbidea, eta han aritutakoek esperientzia bazuten lurralde menditsuetan aurrera egiten. Hala, piemontetar ugari etorri ziren Gipuzkoara eta, beren esperientziarekin batera, beren ohiturak ere ekarri zituzten. Haien artean, gaur hemengotzat dauzkagun trikitixa eta trontza.

Oztopoak gaindituta, 1864ko abuztuaren 14an inauguratu zen Donostian Norteko Trenbidea. Aurrerapen handia zen, dudarik gabe. Baina lehen tren hark bazituen bere zerak: lurrunezko lokomotorak errendimendu eskasa zuen eta “ikatz-jale” ikaragarria zen, etengabe eman behar zitzaion gaia makina aseezinari. Gainera, nekez igotzen zituen aldapak, eta botatzen zuen ke beltza bagoietan sartzen zen noiznahi. Horregatik, trenbidean argindarra sartzeak benetako iraultza ekarri zuen. 1929an gertatu zen. Handik aurrera, trena azkarragoa izan zen eta kea eta zikinkeria baztertu ziren. Eta beste abantaila batzuk ere izan zituen, Txirrita bertsolaria haren alde jarri zutenak.

Testu mota: Abestia

Garaia: 1990 (1931)

Atala: Abestiak

1. Norteko 6103 lokomotora Pajaresko mendatean 1930 inguruan.

2. Ormaiztegiko (Gipuzkoa) ikuspegia, 187? Egilea: Rodolfo Sprenger. 1864an inauguratu zuten Altsasu-Beasain linearen zatia da biaduktua.

1/ Naparrua'tik ardo-karraio
itzai asko zan ikusi,
prankok bazauzkan koskorrak
beren kollare ta guzi;
zurezko ardatzak lumerarekiñ
al zan maizena iyurtzi;
denbora artan Pantorrill zuten
karreteruen nagusi.

2/ Garai artako itzai koskorrak
ongi zebiltzan lanian,
Gipuzkua'n da Bizkai aldian
da Euskalerri danian,
gorputzak bapo gobernatuaz
da janian;
akabo oien jornal-
trena etorri zanian.

3/ Aditu zituztenian trenen
txistua eta marruak,
geientxuenak saldu zituzten
iriyak eta karruak,
esanaz: «Orrek jetxiko dizkik
goi oitan diran arduak».
Garai artako aien abarkak
ziran basurde-larruak.

4/ Milla zortzireun irurogei ta
zazpigarrengo urtian,
lenengo trena ikusi nuen
Españia'ko partian,
bire pixka bat bistan pasa ta
iñoiz sartua lurpian;
perra berriyak erantxi dizte
andikan orañ artian.

5/ Modu orretan jarri zuenak
Norteko ferrokarrilla,
jakinduriya aundiya zuen,
entendimentu abilla;
gizonik eziñ asi liteke
zaldi obiaren billa:
goizian irten lrun'dik eta
illuntzerako Madrilla.

6/ Danak alkarri lagun zaiogun
illundu gabe kopetik,
indar aundiyan dijuala're
gelditutzen da kolpetik;
iñor ezertaz biartzen bada
Donostiya'ra Madritik,
izugarrizko adelantua
jarriya dago Nortetik.

7/ Linea orrek badauka zenbait
tunel, zubi ta erriyo,
bi birerekiñ ipiñi dute
sekulan baño berriyô,
eletrikako indarra eta
oinbeste guardarrayo;
gau eta egun gelditu gabe
beti zerbaiten karrayo.

8/ Trenera lasai balijuake
egiñagatik zartzera,
iyo-biriak ederrak dauzka,
kotxian aixa sartze'a;
amar legua bire pasa ta
ordu beteko etxera,
lengo segunda beziñ ederra
dago oraingo terzera.

9/ Eseri-alki ederrak eta
beste gauza bat on-ona:
ezertarako biartzen bada
kotxe bakoitzak komona;
lenguan antxen ikusi nuen
larogei urteko amona,
frantzes euskaldun buru-zuri bat,
Bentaberri'ko Moñoña.

10/ Karbonerarik ez dute biar,
fogonerorik ain gutxi;
or biar dana: begiyak ernai
eta llabiari eutsi;
abiyatzian iriki eta
allegatutzian itxi,
gau eta egun gelditu gabe
dabill txistu ta irrintzi.

11/ Gizon abilla zan eletrika
sortu zuben maisu ori,
piska-piska bat arrek graduak
bajatu zizkan subari;
orañ indarra leku askotan
kendutzen zaio urari,
garai batian merke zan baño
gaur baliyo du ugari.

12/ esanaz ur irakiñak
egiten zuen negarra:
«Prezisua al da beti kalderan
kiskaltzen egon biarra?
Ez daukat beste alimenturik:
suba, kia ta txingarra;
ongi miatzen baldin banazu
otzian badet indarra».

13/ Berari beira jarri zitzaion
zabaldurikan besuak,
arrazoi ori ontzat artu du
eletrikako maisuak:
«Badakit zure gau ta egunak
dirala lastimosuak,
ori egiya esan badezu
itzaliko dia suak».

14/ Nere munduko jakinduriya
izan da oso azala,
Jangoikuari eskatzen diyot
arren argitu nazala;
garai batian ez genekiyen
eletrikarik bazala,
orañ ur otzak dabillki trena
len irakiñak bezela.

3. Oazurtzako tunela. “Zegamako tunela” esaten zaio eta, Aizkorri mendian sartuta, Oriaren eta Urolaren haranak lotzen ditu. Marrazkia: Leon Laurent. Iturria: Th. Mercier-en Guía-álbum del viagero en la provincia de Guipúzcoa, 1867.

Euskara batuan .

Aurreneko aldiz hemen argitaratuak: Bertsolariya, 7. zenb., 1931ko azaroaren 1a.

ZAVALA, Antonio (1992). Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi (1860-1936). Bizitza eta bertsoak. Sendoa liburutegia. Donostia: Auspoaren Sail Nagusia. (468-469).

IKUS HAU ERE

OLAIZOLA, Juanjo (1996). Bertan 10. Gipuzkoako trenak. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentua.

Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Irudiak

1. Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

2. Zumalakarregi Museoa, http://www.gipuzkoa.eus/ Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

3. Iturria: Zumalakarregi Museoa, http://www.gipuzkoa.eus/ Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper