NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

AZKEN AGURRAREN NEGARRA

Gorka Knörr (Tarragona, Katalunia, 1950)

Zortzi milioi lagunek bizia galdu zuten eta sei milioi kolpatu ziren Lehen Mundu Gerlan. 1914 eta 1918 artean iragan zen gerlan, Frantzia osoki suntsitu zen. Hilak eta desagertuak kontuan hartuz, milioi bat eta erdi lagun zendu ziren lau urte luze iraun zuen desmasian. Orduan, 39 milioi herritar zituen Frantziak, eta zortzi milioi mobilizatu ziren gatazkan parte hartzeko. Kalte handiak izan ziren, lehen borroka mekanizatua izan baitzen. Lehen aldikoz, motorren indarrak, ibilgailu blindatuen loditasunak eta armak ekoizteko gaitasunak nagusitu zitzaizkien gizonen indarrari eta kuraiari.

1918ko hazilaren 11n, Alemaniak amore eman zuen, eta armistizioa izenpetu zen. Lau urteko guduak kalte handiak sortu zituen Ipar Euskal Herrian ere. Laneko on ziren gizonez hustu ziren herriak eta etxaldeak.

Lapurdi aldeko gizonak Baionako 49. infanteria erregimentuan borrokatu ziren. Ipar Euskal Herriko 6.000 soldadu hil eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko 50.000 herritar kolpatu ziren. Biktimen familiek eta, oro har, herritar gehienek frantses abertzaletasun sentimendua sentitu zuten, lehen aldikoz.

DOLOSOR, Franck (2009). Senperetik Senperera. Begirada bat XX. mendeari. Donostia: Elkar. (45-46).

Testu mota: Abestia

Garaia: 1981

Atala: Abestiak

Jatorrizkoa

Gerla Handian hildakoen omenezko oroitarria Liginaga-Astüen (Zuberoa).


Nora zoaz, eskual semea,
arma hori eskutan?
Armen hartzera deitzen naute
frantsen aldera.
Armen hartzera deitzen naute
aldera.
Eskual Herritik urrunduz,
ta atzerrira joanak,
a ze negarra entzunen duzun
eskual herrietan!
A ze negarra entzunen duzun
eskual herrietan!

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik ez zekiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik ez zekiten haiek,
morts pour la patrie.

Gure historian zehar
zenbat malko ta ezbehar;
Landetaratu gindutenekila
dugu orai hil behar.
Landetaratu
dugu orai hil behar.
Bere ama agurtu du
etxolako atarian;
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.
Bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik ez zekiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik ez zekiten haiek,
morts pour la patrie.

Bi mundu gerretan hildakoen omenezko monumentua Ziburun (Lapurdi).

Gorka Knörr, Nik nahi dudana, Elkar, 1981.

(Lehen argitaraldia: Artezi, 1975).

IKUS HAU ERE

"Lehen Mundu Gerra, Gerla Handia, min handia" Berria Ikasgela, 2022ko azaroaren 2a.

BIDEGAIN, Eneko (2015-04-07). «Milaka hilobi daude gerra izan zen tokian, euskaldunen izen-abizenekin», Gara.

Irudiak

Havang(nl) , via Wikimedia Commons.

Havang(nl) , via Wikimedia Commons.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper