NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

AMERIKAKO PANPETAN

Xabier Lete (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944 – Donostia, Gipuzkoa, 2010)
Pedro Mari Otaño (Zizurkil, Gipuzkoa, 1857 – Rosario, Argentina, 1910)

Pedro Mari Otaño hiru aldiz joan zen Argentinara, eta hezurrak Euskal Herrian uzteko nahia adierazi arren han utzi behar izan zituen azkenik. Bizimodua atera beharra eta geldirik egon ezina nahasian egon litezke hor; argi dago, ordea, Argentinako panpan artzain, edo Buenos Airesen euskara-irakasle zegoela ere, herrimin sakona sentitu ohi zuela. Ezin modu ederragoan adierazita dago oroimin hori “Amerikako panpetan” olerkian, aldi berean Argentinako izadiaren eta izatearen ulertze zinezko bat agertzen duela, ombú zuhaitzaren bitartez. (1)

Testu mota: Abestia

Garaia: 2001 (1900)

Atala: Abestiak

Pita y ombú, ca. 1867. Egilea: Benito Panunzi.
Biblioteca Nacional Mariano Moreno (Argentina)


1/ Euskal-Erriko lur maite artan
jaio nintzan baserriyan,
itzal aundiko intxaur arbol bat
dago gure atariyan;
aren ondotik irten da noiznai
maldako gaztañariyan,
edo sagarrik onenak jaten
Luberriko sagastiyan,
arbol tartian bizitu nintzan
gazte denbora guztiyan.

2/ Denak utzi ta etorri nintzan,
lur au ikusi nai nuan!
Aritz tantaiak, pago lerdenak
nola ez izan goguan!
Oraiñ artzantzan Ameriketan
arrantxo baten onduan,
eguna pasa larrian eta
jiratzen naizen orduan,
nere begiyak gozatzen dira
aldameneko ombú' an.

3/ Ainbesteraño tristetutzen naiz
eremu zabal oietan,
arbolak, mendi eta errekak
falta diran zelaietan,
non etorri ta eseritzean
ombú tzar onen zañetan,
edo igo ta osto tartian
bere adar bikañetan,
ene, amatxo!, nik nola esan
zenbat gozatutzen detan!

4/ Txabol ondoko ombú laztana,
maitatzen zaitut gogotik,
eta biyotza erdibitzen zait
joatian zure ondotik,
nere burura ekartzen dezun
oroimen gozuagatik.
Zure itxura ikusi nai det,
ez dizut eskatzen frutik,
ni emen bizi naizen artian,
arren, egon zaite zutik!

5/ Nere lagunik maitatuena,
ombú laztana, zu zera,
argatik nator zure kolkora
ni malkuak isurtzera,
iduriturik naramazula
atariko intxaurpera ...
Beti izango zaitut goguan,
bañan joan nai det ostera
Euskal-Iurreko arbolpe artan
nere ezurrak uztera.

OTAÑO, Pedro Maria (1994). Bertso guziak. Donostia: Auspoa Liburutegia 218. (193-194).

Euskara batuan .

Buenos Airesko La Vasconia Ilustrada aldizkarian argitaratu zen aurrenekoz Otañoren “Euskaldun baten bakar jolasak edo Amerikako Pampetan” bertso-saila, 1900-III-30ean.
Iturria: Urazandi Digitala. Hemen ikus dezakezu.
1. Zizurkilgo Errekalde baserria, Pedro Mari Otañoren jaiotetxea (1915).
Argazkia: Indalezio Ojanguren.
2. Pedro Mari Otaño Barriola.
3. “El libro atado” izenez ezagutzen den koaderno honetan idatzita utzi zituen Otañok bere bertsorik kutunenak.

ERREFERENTZIAK

(1) MENDIGUREN ELIZEGI, Xabier, IZAGIRRE, Koldo (1998). Euskal Literaturaren Antologia. Donostia: Elkarlanean. (70).

IKUS HAU ERE

Alkar. Otaño´tar Pedro Mariren olerki onenak, Iñaki Deunaren irakorla, Donostia, 1930.

Pedro Mari Otaño Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

EUZKITZE, Xabier (2010). Pedro Mari Otaño Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

Irudiak

1. Gipuzkoako Foru Aldundiko Biltegi Digitala. http://hdl.handle.net/10690/86762 Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

2. Familiak emandako argazkia. Joxinazkue, via Wikimedia Commons Lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

3. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia-Gipuzkoako Foru Aldundia. https://kmk.gipuzkoa.eus/eu/liburutegia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper