![](/dok/testu-bankua/abestiak/009/images/image2.jpg)
1. Txolarrea. P. Tempest-en grabatua, F. Barlow-ren arabera, ca. 1690.
Goizian argi hastian, ene leiho hegian,
Txori bat phausatzen da eta goratik hasten khantan.
Txori eijerra, haiñ alagera, entzüten haidanian,
Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.
Ene txoririk maitena, zeren jin hiz nigana,
Iratzarazi naik nialarik ametsik eijerrena.
Jinik haiñ goizik, uste hian hik baniala hanitx phena?
Ez, ez, abil kontsolatzera malerusago dena.
Hitzak eta musika: Etxahun-Iruri
Etxahun-Iruri, Khantan, Jakes Larrondo agertzailea, 1977.
https://armiarma.eus/emailuak/mizka/irur00.htm
![](/dok/testu-bankua/abestiak/009/images/image4.png)
Entzun “Goizian argi hastian” Etxahun-Irurik berak kantatuta. MNATP-Centre d'ethnologie française (CNRS).
KANTAREN BESTE BERTSIO BATZUK
Xiberuko Emazteak, Xiberotarsak kantüz, Xiberoko Botza irratia, 2000.
Erramun Martikorena, Kantuz sortu naiz eta, Elkar, 2001.
Ainhoa Arteta, La Vida, Universal Music Spain, S.L. (Vale Music), 2008.
IKUS HAU ERE
Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.
DAVANT, Jean Louis (2004).Pierre Bordazarre “Etxahun-Iruri”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Irudia
1. Via Wikimedia Commons Lan hau Creative Commons Aitortu 4.0 lizentzia baten mende dago.