![](/dok/testu-bankua/abestiak/005/images/image2.jpg)
Euskal artzain bat XX. mende hasierako postal batean.
Larhungo irudi historikoak. Egile ezezaguna.
Hanitxen gisa phartitü nintzan, etsaien güdükatzera
Gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera
Ez bainakian, , zer zen amaren beharra
Hari phentsa eta biga-bostetan, aiher zitazün nigarra.
,
amari bi bortxatü niz sinestera,
eta ez niz segür herabe, ama zuri kantatzera,
hain beitzira andere handi, ümila eta alagera.
Bedatseko lehen beroetan, Orhi delarik berdatzen,
harrotürik artzainak dira petik gora abiatzen,
beha itzazü kantan ari zure lürraren laidatzen,
zuri diren amodiua ez dizie ezabatzen.
Ama, egün xiberotar bat, düzü zure zerbütxari,
nahiz zuri beztimenta bat, pare gabeko berezi,
artzain batek eskentzen deizü, Orhi bortüan da bizi,
egün oroz goguan zütü, oi, gaixo ama Euskadi.
Hitzak eta musika: Etxahun-Iruri
Hainbaten artean, Etxahun 1907-1979, Elkar, 2000.
KANTAREN BESTE BERTSIO BAT
Mixel Achigar, Etxahun 1907-1979, Elkar, 2000.
Jean Mixel Bedaxagar, Xiberoa, Elkar, 1996.
Ruper Ordorika, Azukre koxkorrak, Elkar, 2013.
IKUS HAU ERE
Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.
DAVANT, Jean Louis (2004). Pierre Bordazarre “Etxahun-Iruri”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Irudia
, via Wikimedia Commons.