NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

AGUR, XIBERUA!

Pierre Bordazarre "Etxahun-Iruri" (Iruri, Zuberoa, 1908 – Paue, Okzitania, 1979)

Pierre Bordazarre Etxahun-Iruriren kantarik ezagunena da “Agur, Xiberua!”, 1946an egina eta, Jean-Louis Davant idazle zuberotarraren hitzetan, “ekain hartan udako sua pinudian bezain azkar hedatu zena… Hori bera nahikoa litzateke kantu-ontzaile bati fama handiaren emateko, himno bilakatu baita: zuberotarrena segurki, baina euskaldun guziona ere ‘Gernikako Arbola’ren ondotik. Hitz hunkigarriei josia, doinu erakargarria, hainbesteraino non gerlako erasora daraman martxa baten antzera kanta daitekeen, azkar eta gogor, eta horrela egiten da maiz. Baina ez zen hori Etxahunen joera, goxo-goxo abesten zuen, nostalgiaz beterik baitago Parisera lanketa joan den zuberotarraren auhen hori. Esperantza bat dakar halere bukaeran: herrira itzultzekoa, eta gehiago ere, zuberotarron baikor ikustekoa, ‘Aintzinian gora/ Eskualdün bandera!’”. (1)

Testu mota: Abestia

Garaia: 1946

Atala: Abestiak

1. Orhi mendi gaineko buzoia. Idazkuna: "Orhiko xoria, Orhira tira".
Argazkia: Ondatz.


1

Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan korajez betherik
Plazerez gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri

Errepika

Agur, Xiberua
Bazter güzietako xokhorik eijerrana
Agur, sor lekhia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Paris ez besterik
Zü bezalakorik

2

Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segur goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera so-ginik betzait üdüritzen
Orhi gañen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriak khantatzen!

3

Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat
Ene azken egünen han igaraitera
khantüz behatzera
Pharka ditzan nik egin nigarrak
Hots, Xiberotarrak
Aintzinian gora
Eskualdün bandera

Euskara batuan .

Hitzak eta musika: Etxahun-Iruri

Etxahun-Iruri, Khantan, Jakes Larrondo agertzailea, 1977.

https://armiarma.eus/emailuak/mizka/irur00.htm

2. Zuberoako bandera. Argazkia: An13sa.

ERREFERENTZIAK

(1) DAVANT, Jean Louis (2004). Pierre Bordazarre “Etxahun-Iruri”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (9-10 eta 13).

IKUS HAU ERE

Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Irudiak

1. , via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.

2. , via Wikimedia Commons. Lan hau Creative Commons Aitortu Partekatu Berdin 4.0 lizentzia baten mende dago.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper