NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

AMA (AI ZER PLAZERA!)

Iruriko abesbatza
Pierre Bordazarre "Etxahun-Iruri" (Iruri, Zuberoa, 1908 – Paue, Okzitania, 1979)

Munduko bigarren gerla handira deiturik izan ziren 1939an Bordazarre bi anaiak. 1940ko ekainean, Frantziako eta Britainia Handiko lur armada zepoan hartu zuelarik ustekabean Alemaniakoaren sarekada izugarriak, zortez atera zen Pierre Soissons aldetik, sarean gelditu aldiz anaia, bost urterako Alemaniarantz eroana milioi bat eta erdi lagunekin. Zorigaizto erraldoia poetarentzat ere. Oroitzapen mingarri horretarik ez zen behin ere askatu, ez zuen aipatu nahi ere. Baina zein hunkigarriki abestuko zuen gerla ondoan, “Ama” kantu bihotz-erdiragarrian! […]

Alemaniatik itzuli berriak ziren gerlako presoneren ohoretan, kermeza izeneko jaibatzuk antolatu ziren 1946ko udaberrian, herriz herri, eta horietan elkarrekin kantari agertu ziren bi lagun: Etxahun Irurikoa eta Arabarco Mendikotakoa. Zer abestu zuten? Nagusiki Etxahunen kantu berri bat, oso hunkigarria, presoner ohiena: «Ama».(1)

Testu mota: Abestia

Garaia: 1946

Atala: Abestiak

Alemaniatik itzultzear diren gerra-presoei laguntza emateko deia. Le Magazine de France, 1945eko maiatza.


1

Ai! zer plazera, bost urthen bürian sor lekhilat ützültzia
Ene herria etsitü nian, zure berriz ikhustia
Aski sofritüz nik hanitxetan, desir nükian hiltzia
Ez bazüntüdan haiñ maite ükhen, o Ama Eskual-Herria.

2

Hanitxen gisa phartitü nintzan, etsaien güdükatzera
Gogua bero, bihotza laxü, eta kasik alagera
Ez bainakian, , zer zen amaren beharra
Hari phentsa eta biga-bostetan, aiher zitazün nigarra.

3

Erresiñola khantari eijer libertatian denian
Bena trixtüran higatzez dua kaloia baten barnian
Gü ere ama hala guntüzün, tirano haien artian
Zure ametsa kontsolagarri, trixtüra handirenian.

4

da den bezala fidel Orhi bortiari
Üskaldün guziak gütützü, ama, zure zerbütxari
Alageraki lehen bezala, egin izagüzü
Ikhusten gütüzü othoitzetan zure arbola saintiari.

5

Sorthü berriak, bere , lehen elhia du «ama»
Bere ilusione ederrian, ez dezazüla abandona
Zure amodiuaz itzozü bizitze huntako phenak
Begira dezan azken hatsetan, azken hitza zure «Ama».

Euskara batuan.

Hitzak eta musika: Etxahun-Iruri

Etxahun-Iruri, Khantan, Jakes Larrondo agertzailea, 1977

https://armiarma.eus/emailuak/mizka/irur00.htm

ERREFERENTZIAK

(1) DAVANT, Jean Louis (2004). Pierre Bordazarre “Etxahun-Iruri”. Bidegileak bilduma. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (3. eta 9. or.).

KANTAREN BESTE BERTSIO BAT

Erramun Martikorena, Kantuz sortu naiz eta, Elkar, 2001.

IKUS HAU ERE

Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri Susa argitaletxearen “Literaturaren Zubitegia” webgunean.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper