![](/dok/testu-bankua/abestiak/003/images/image2.jpg)
Artistaren lorategia Givernyn, Claude Monet, 1900.
Hau da egün eijerra
Mila txoriek kanta
, ene erregina
Besoak zuri ditizüt para.
Baratze bat nahi dizüt egin
Amets
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Gaü beltz ta sakonetik
Jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
Usu hitaz berantetsitürik.
Baratze bat...
Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure aiduru
Ez gal haboro denbora
Hiskor beitago amodioa
Baratze bat…
Maitarzun berriari
Ilargiak dü argi
Emanen deikü aski
Guk elgar maita dezagun beti.
Baratze bat…
Hitzak eta musika: Pier Paul Berzaitz.
KANTAREN BESTE BERTSIO BATZUK
“Baratze bat” karaokea Niko Etxarten ahotsean.
“Baratze bat” Taberna Ibiltariak abestua.
Irudia
Musée d'Orsay. Claude Monet, , via Wikimedia.