NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

GAUERAKO ATERPEA

Mikel Laboa (Donostia, Gipuzkoa, 1934 – Donostia, Gipuzkoa, 2008)
Bertolt Brecht (Augsburg, Bavaria, 1898 – Buckow, Berlin, 1956)

Testu mota: Abestia

Garaia: 1969

Atala: Abestiak

Migratzaile talde bat Bilbon 2018ko abuztuan. Herritarrek ematen diete afaltzen.
Argazkia: Berria, Marisol Ramirez / Foku.


Berria, 2018ko abuztuak 15

Kontatu didate, Bilbon, Irunen, Donostian…, uda gorrian, pertsona eta talde batzuek, instituzioei otoi eskatzen, aterpea eta otordua bilatzen dutela Afrikatik Europara bidean doazenentzat —edo agian bertan gelditu nahi dutenentzat, hori ere eztabaidagai baita: migratzaileak artatzeko baliabideak badaudela diotenen esanetan, aski da hiruzpabost egunez aterpetzea, gehienek Frantziara bidean jarraitu nahi dutelako; migratzaileak artatzeko baliabideak falta direla diotenen ustez, askok hemen bertan gelditu nahi dute, eta kalean uzten dituzte hala ere—.

Mundua ez da era horretan aldatzen, Bertolt Brechtek zioenez. Pertsonen arteko harremanak ez dira hobetzen. Zama-aroa ez da horrela laburtzen. Baina pertsona batzuek, gau batez, ohea dute; zer jana dute.

Tentsio zahar bat erakusten dute Mikel Laboak kantatzen zuen Gaberako aterbea-ren hitzek. Ezkerreko iraultzaileen artean zaharra da eztabaida: «Egiturazko arazoak konpondu ezean, erroetara jotzeko erradikaltasunik ezean, adabakiak jartzea da gainerakoa», esango du batek. «Eta egiturazko aldaketa horiek egiten dituzun bitartean jendea goseak hiltzen utzi?», galdetuko dio aldamenetik adiskideak. Gatazka hori erakusten du Brechten poemak. Baina, elipsian, urrunago ere seinalatzen du testuak: non daude instituzioak, gauean aterperik gabe dauden horietaz arduratzeko? Herritarrek estali behar dituzte administrazioaren ezinak? Zenbateraino? Instituzioek kalean uzten badituzte, ez da izango beldur direlako? Bertan geldituko diren beldur? Ze, geldituko balira, noiz arte artatu beharko lituzkete? Ez da izango bada, alde egiteko eskatzen zaiela?

Mikel P. Ansa.

(Ereñotzu, Gipuzkoa, 1978)

GABERAKO ATERBEA

Kontatu didate Nueva Yorken,
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen
aterbea bilatzen duela
bilutsirik daudenentzat.

Mundua ez da era hortan aldatzen,
gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen,
zama-aroa ez da hola laburtzen,
baina gizon batzuek gau batez ohea dute,
aterbean haize hotzik ez, eta
berei zihoakien elurra, karrikan ari da.
Liburuaren irakaspenik ez ahaztu, gizona!

Gizon batzuek gau batez ohea dute,
aterbean haize hotzik ez, eta
berei zihoakien elurra, karrikan ari da.
Baina mundua ez da era hortan aldatzen,
gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen,
zama-aroa ez da hola laburtzen.

Bertolt Brecht.

(Augsburg, Bavaria, 1898 - Buckow, Berlin, 1956)

Musika: Mikel Laboa

Itzulpena: Joxe Azurmendi

Bertolt Brecht'en lau poema Mikel Laboa'ren abotsean diskoaren azala. Goiztiri, 1969.

KANTAREN BESTE BERTSIO BAT

Negu Gorriak, Txerokee, Mikel Laboaren kantak, Elkar, 1990.

IKUS HAU ERE

Bertolt Brecht Susa argitaletxearen “Euskarari ekarriak” bilduman.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper