NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

TERAPIA

Odei Barroso (Urruña, Lapurdi, 1988)

Testu mota: Abestia

Garaia: 2020

Atala: Abestiak

Gako hitzak: rapagaurko gizartea

ØDEI raperoaren “Terapia” bideokliparen irudia.


Aurkezten dizuet nere terapia,
Alkimia, Alkimia...
Drilla da euskaraz jantzia,
begira, ni ez naiz yankeea
hau da azken baten
jaten ematen ez didan jakia
hitzak, zenbakiak... nik eztakit zenbat ia.
Zergatiak sortu dizkit ebakiak aurkezten dizuet nere terapia.

Badut aski laino eta ekaitz nere barrura begira,
ez dakit beti nabilen garaiz han berandu da hemen goizegi da,
nik ere maiz gaitz bilakatu dut ene desira,
ni errateko prest naiz entzuteko prest al dira?
Erabakiak erabaki, bakoitzak bere karga daramaki
ta bihozdun gizaki bat izaki ni ere egiten naiz bi zati.
Dudati nabila lubaki bila... mila aldiz erran diot "aio"
usu mintzo natzaio entzun ezin nauen bati.

Irekitzen dut azala nahi dunak dasta nazala,
hitzak bala balira bezala doaz hala ahal dunak segi ditzala.
Maiz da presio ta obsesio zer den tradizionala,
ez nahasi alienazio ta aniztasun kulturala.

Eta oraindik, nola hala...
ez da ordainik, normala!

Ez da orain nik, orbainik nahi dudala
baina hobeki hartzeko nik guzia bota behar dut ala?
Ez uste zerupe honetan oro denik musu-truke.
Guk'e bertute gutxi dugula erranen nuke.
Ez jakintsu ta ez ilustre, zintzotasuna urtez urte
guk hitzak idazten ditugu ta hitz horiekin irakurtzen gaituzte.

Eta oraindik, nola hala...
ez da ordainik, normala!

Eta oraindik, nola hala...
ez da ordainik, normala!

Musika eta bideoklipa: Alkimia Prod

Hitzak: ØDEI

IKUS HAU ERE

www.odei.alkimia.eus webgunea.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper