NOEREN ONTZIA

Hezkuntzarako Euskal Testuak

EUSKARA-ALGONKIN PIDGINA

Wikipedia

Testu mota: Artikulua

Garaia: 2024

Atala: Hizkuntza

Euskal Herriko baleazaleen guneak erakusten dituen mapa.


Euskoalgonkina (algonkin-euskara pidgina edo euskara-algonkin pidgina izenez ere ezaguna) míkmaqek, innuek zein Ternua eta Labradorko beste amerindiar batzuek eta Euskal Herriko baleazaleek erabilitako pidgin hizkuntza izan zen. Frantsesek ere erabili zuten geroago, inguru haietara joan zirenean baleak harrapatzera eta larruekin tratuak egitera.

Hiztegia nagusiki mikmakerako, innuerako eta euskarako hitzek osatzen bazuten ere, hitz gaskoiak ere bazituen, Ipar Euskal Herrian gaskoiz ere egiten zenez gero. Euskaldunak 1527 inguruan iritsi bide ziren eskualde hartara eta, 1530 inguruan pidgina erabiltzen hasi zirelarik, haren urrezko aroa 1580 eta 1635 artean izan zen.

Garai hartako zenbait iturrik pidgin baten berri ematen dute, baina hitz solteak (30 inguru) eta esaldi batzuk baino ez zaizkigu iritsi. 1612an Marc Lescarbotek Histoire de la Nouvelle France liburuan aipatzen du bertakoek euskararekin nahasitako hizkuntza bat erabiltzen zutela kanpotarrekiko hartu-emanetarako.

Historia

1000. urtean, Kristobal Kolon Amerikara iritsi baino bost mende lehenago, bikingoak egungo L'Anse aux Meadows herrian kokatu ziren, baina ez ziren luzaroan egon.

1412an, Grundarfjörðuretik 500 itsas milia mendebaldera Euskal Herriko hogei baleontzi dabiltzala diote islandiar berriemaileek. Lehen agiri haiek ez dute esaten beste lurralderik aurkitu zuten Ipar Atlantikoan.

XV. mendean, euskaldunak balea ehizan eta bakailao arrantzan zebiltzan eta arrantza-postu aurreratuak ipini zituzten Labradorren eta Ternuan. Postu horietako handiena Red Baykoa izan zen, 900 lagun ingururekin.

Aurrerago, arrantzale europarrek, batez ere portugaldarrek eta espainiarrek, bisita ugari egin zituzten Ternuako arrain sardetara. Ingalaterrako eta Frantziako koroek ere espedizioak bidali zituzten Ipar Amerikara, Indietarako bide laburragoa aurkitzeko ez ezik, arrantza eskualdeak kartografiatzeko. Frantsesak San Laurendi golkoan kokatu eta Kanadako lurra bereganatzeari ekin zioten.

Pidgina

euskalgonkin img02
1592ko Ipar Atlantikoko baleguneen mapa

Amerindiar herritarren eta euskaldunen arteko hartu-emanak pidgin bat sortu zuen. Hiztegi murritza -euskara eta hizkuntza algonkinoen nahasketa bat- eta gramatika oinarri-oinarrizkoa zituen. Ziurrenik, míkmaq eta innu (orduan montagnais deituak) herriek izan zuten euskaldunekin harremanik estuena, eta hizkuntza-hesia hausteko asmatu zen pidgina. Ordurako arrantzale euskaldunek beste pidgin bat sortua zuten Islandia mendebaldeko fiordoetan, euskaran eta islandieran oinarritua.

Hizkuntza algonkinetan zein euskaraz aditz pasiboa izateko (A) itsasten bada ere, ezin da esan euskara bezalako hizkuntza isolatu batek Amerikako hizkuntza aurreeuropar batekin inongo loturarik duenik.

Michel Usereau-ren hitzetan: «Euskal-amerindiar kreolera bat ez da inoiz izan. Hala ere, ba ote, harreman baketsuak izan zituzten herrien artean, hala nola euskaldunak eta amerindiarrak, pidgin bat garatzea? Peter Bakker Amsterdamgo Unibertsitateko ikerlariak baietz uste du. »

Luzaroan, historialariek uste izan dute Amerikan frantsesezko pidgin bat zegoela, baina behin pidgin horren lexikoa ikusita, euskarazkoa zela frogatu zen.

Pidgin horren hiztun ezagunena Mathieu da Costa izan zen, Kanadan bizi izandako lehen beltza: ziur asko, frantsesa, nederlandera, portugesa eta «euskal pidgina» ezagunak zituen. Izan ere, dialekto hura bertoko herriek erabiltzen zuten merkataritza-hizkuntza erabiliena zen, duda barik.»

Jarraitu irakurtzen

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper