Oinarrizko ikasketak jaioterrian egin ondoren, jesuitekin ikasi zuen Xabierren, Azpeitian eta Oñan 1939-1952 artean. Ondoren Ikasketa Klasikoetako lizentzia eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean 1953-1957 artean. 1957-1958 ikasturtean “Manuel de Larramendi” euskara katedraren ardura izan zuen Salamancan.
1959-1962 artean Teologiako lizentzia burutu zuen Oñan eta Innsbruck-en. Apaiztu eta meza berria Austrian eman zuen, hain zuzen, 1961ean. Gero urtebetez Gandian egon zen, jesuiten hirugarren probantza egiten.
1963an, Donostiako Estudios Universitarios y Técnicos de Guipúzcoa (EUTG) delakoaren Hizkuntza Eskolako euskara ikasketak antolatzeko ardura eman zioten jesuitek. Halaber, Koldo Mitxelenaren ordezko latin irakasle izendatu zuten 1964an EUTGn. 1967tik aurrera, espainiar hizkuntzalaritzako eskolak ere eman zituen.
Dena dela, euskarazko eskolak ematean konturatu zen metodo zaharkituak erabiltzen zirela, eta kezka horretatik sortu zen Euskara, ire laguna! (1967-1969) ikasliburu arrakastatsua. Ikus-entzunezkoari garrantzi berezia emanda, irratiz ere euskarazko eskolak eman zituen 1969-1973 artean.
Apaiz lanaz den bezainbatean, jesuiten Garibai kaleko elizan igandetan ematen zuen euskarazko meza ospetsua zen. Alde batetik, sermoigile klasikoen hizkuntza zaindua erabiltzen zuelako, eta bestetik, diktaduraren egoera politikoa salatzen zuelako. Hain zuzen, agintari frankistek kartzelan sartu zuten 1974an, mezan esandakoagatik.
1976an Deustuko Unibertsitateak Euskal Filologiako lizentzia sortu zuenean, haren sustatzaile nagusia izan zen, Gotzon Garaterekin batera. Donostiako campusean bi irakasgai nagusi izan zituen handik aurrera: euskal hizkuntzaren historia eta euskal testuak. Aro Berriko euskal literatura Bilboko campusean ere irakatsi zuen hasieratik.
Hizkuntzalaritzako doktoregoa Salamancako Unibertsitatean eskuratu zuen Versificación de Dechepare (1979) tesiarekin, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean kargu akademiko ugari bete zituen: Filosofia eta Letren fakultateko dekano (1978-1983) eta Euskal Filologia (1983-1987) nahiz Euskal Hizkuntza (1987-1992) sailetako zuzendari. 1979-1991 artean, halaber, Euskal Ikasketen Institutuko zuzendaria izan zen.
1950eko hamarkadan hasi zen Euskaltzaindiarekin harremanetan, eta 1970ekoan aditz batzordeko kide izan zen. Gramatika batzordeko buru (1985-2005) izan zen, eta garai horretan ekin zioten Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) bildumari. Orobat, Iker sailburu (1992-1996) eta Euskara Batuko batzordeko (1991-2005) kide izan zen.
2001etik aurrera, unibertsitate irakasletzatik erretiroa hartu, eta jesuiten Loiolako Santutegiko Artxibo Historikoaren arduraduna izan zen.
XVI. eta XVIII. mende arteko euskal idazlan klasikoen azterketa izan zuen ikergai nagusia aldizkari ugaritako artikuluetan: ASJU, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Egan, Euzko-Gogoa, Fontes Linguae Vasconum, Jakin edo Karmel. Hainbat edizio kritiko prestatzeaz gain, artikulu garrantzitsuenak hautatu eta Haizeak ez eramango! (2002) bilduman argitaratu zituen.
Sari eta ohore ugari jaso zuen: Deustuko Unibertsitatearen Patxi Altunari omenaldia (1990) liburua, Azpeitiko Baite Euskara Elkartearen ohorezko kide (2001), Azpeitiko Udalaren omenaldia (2001), Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartearen omenaldia (2002) edo Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) ohorezko kide izendapena (2002). Josune Etxeberriak, halaber, Patxi Altuna (2003) biografia idatzi zuen.
Ikasbideak
1967-1969, Euskara, ire laguna! (Mensajero).
1969, Euskara, ire laguna! : bizkaieraz : lenengo liburua (Mensajero).
1971, Euskal aditza : batua? __ baturakoa : izkuntza (Mensajero).
1972, Euskara, hire laguna! : Lehen liburua (Mensajero).
1972-1974, Euskara, hire laguna! [2. arg.] (Mensajero).
1991-1992, Hablar en euskera [elkarlanean] (Pacharán Zoco; Mensajero).
1995, Poltsikoko euskal hiztegia [elkarlanean] (Pacharán Zoco; Mensajero).
Edizioak
1972, Mitxelenaren idazlan hautatuak (Mensajero).
1980, Linguae Vasconum Primitiae / Bernard Etxepare (Mensajero).
1980, Linguae Vasconum Primitiae / Bernard Etxepare (Euskaltzaindia : Mensajero). PDF
1981, Manual devotionezcoa. (Lehen zatia) / Ioannes Etxeberri Ziburukoa (Euskaltzaindia : Mensajero). PDF
1982, Mendibururen idazlan argitaragabeak (Euskaltzaindia : Mensajero). PDF
1986, Laborantzako liburua edo Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean / Jean Pierre Duvoisin (Kriselu).
1987, Euscal errijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco gatz-ozpinduba : (1816) / Fray Bartolome (Universidad de Deusto).
1987, Jolasak / Agustín Iturriaga (Kriselu).
1987, Onsa hilceco bidia-ren bi lehen kapituluak / Ivan de Tartas (Universidad de Deusto).
1988, Euskal idazlan guztiak / Koldo Mitxelena [elkarlanean] (Erein).
1989, Christau doctriñ berri-ecarlea / Juan Antonio Ubillos (Euskaltzaindia).
1990, José María Estefania Zabala, S.I. (1889-1942) : "maestro de vascos" (Mensajero).
1990, Manuel Larramendi euskal testuak : (1690-1990 III. mendeurrena) [elkarlanean] (Andoaingo Udala ; Euskaltzaindia).
1994-1997, Eskaldunak / J.M. Hiribarren [elkarlanean] (Udako Euskal Unibertsitatea).
1995, Linguae Vasconum Primitiae : 1545-1995 / Bernard Etxepare [elkarlanean] (Euskaltzaindia). PDF
1995, Onsa hilceco bidia / Ivan de Tartas (Deustuko Unibertsitatea).
1996, Arima penitentaren occupatione devotac / Ivan de Tartas (Mensajero).
2000, Aita Aranaren egunaria (Euskaltzaindia). PDF
2002, Umetako oroitzak : kitarra / Patxi Etxeberria (Egan).
2003, Euskal atsotitzak eta neurtitzak / Arnaud Ohienart [elkarlanean] (Deustuko Unibertsitatea).
2003, Euskal atsotitzak eta neurtitzak / Arnaud Ohienart [elkarlanean] (Euskaltzaindia). PDF
2003, Izaten hasi / Patxi Etxeberria (Egan).
2003, Loiolako San Ignazioren gogojardunak [itzul.] (Klasikoak).
2004, Eusqueraren berri onac / Aita Agustin Kardaberaz [elkarlanean] (Euskaltzaindia). PDF
Ikerketak eta biografiak
1979, Etxepareren hiztegia (Mensajero).
1979, Versificación de Dechepare : métrica y pronunciación (Mensajero).
2000, Euskal bertsogintzaz : XVIII, XIX, XXgarren mendeetako jesuita gazteek egin neurtitzak : azterketa metrikoa (Deustuko Unibertsitatea).
2001, Euskal morfologiaren historia [elkarlanean] (Elkarlanean).
2001, Raimundo Olabide : (1869-1942) (Eusko Jaurlaritza).
2002, Haizeak ez eramango! (Deustuko Unibertsitatea).
Euskera agerkarian
1956, "Azpeitiko euskerea aztertuz". PDF
1967, "Larramendi'ren iztegi berria : Loiola'n Larramendi Aitaren omenez 1966'garren urteko agorrean egin zan billeran emandako itzaldia". PDF
1974, "Gotzon Goenaga, S. J. (1915-1974)" [hilberri txostena]. PDF
1977, "Aditz laguntzaile batuaren gorabeherak". PDF
1978, "Erakusleak zenbait idazle zaharrengan". PDF
1979, "Altube eta euskal azentua". PDF
1980, "Zenbait sintagmaren batasun hauskorra Ziburuko Etxeberrigan". PDF
1980, "Zeren eta nola Etxeparegan". PDF
1981, "Fray Bartolomez puntu batzuk". PDF
1981, "Etxeparerenak nahas mahas". PDF
1981, "Ziburuko Ioannes Etxeberriz" [sarrera hitzaldia]. PDF
1983, "Aita Plazido Muxika (1906-1982)" [hilberri txostena]. PDF
1983, "Euskal biltzarrea Fresnon (Kalifornian)". PDF
1983, "Leizarragaren zenbait izen sintagma". PDF
1984, "Juan Goikoetxearen hilberria (1913-1983)". PDF
1986, "Azpeitiko euskal ebakera". PDF
1989, "Euskal filologiazkoak, nahas-mahas". PDF
1989, "Orixek Jesusen Lagundian emaniko urteak (1907-1923)". PDF
1990, "Aita Patxi Etxeberria S.J. (1900-1989)" [hilberri txostena]. PDF
1990, "Jose Maria Estefania Zabala (1889-1942) : (Lauaxetaren eta beste zenbait euskal poetaren gidaria)". PDF
1991, "Larramendiren haurtzaroko urteak". PDF
1992, "J. B. Elizanbururen bertsogintzaz bi hitz". PDF
1992, "Miren Azkarateren Euskaltzaindian sartzea : harrerako erantzuna". PDF
1992, "Zenbait puntutxo Leizarragaren hizkeraz". PDF
1994, "Bertso lerroa". PDF
1994, "Hitz pareak". PDF
1994, "Raimundo Olabideren bizitza eta lanak (1869-1942)". PDF
1997, "Jose Ignacio Arana jesuitaren bizitza (1838-1896)". PDF
2000, "J. I. Arana eta E. S. Dodgson". PDF
2002, "Errexilko euskara duela 200 urte". PDF
2003, "Aita Kardaberaz Elorriagaren bizitza". PDF
Iker bilduman
1981, "Ziburuko Etxeberriren aditza dela eta". PDF
1983, "La problemática de algunas conjunciones vascas". PDF
1992, "-Ko, -dun atzizkiez" [elkarlanean]. PDF
1994, "Lapurtarrak Oihenartekin haserre?". PDF
1994, "Oihenarten neurtitzetako adiztegia". PDF
1994, "Oihenarten euskal prosodia". PDF
1997, "Jose Inazio Arana jesuitaren bizitza (1838-1896)- II". PDF
2005, "Loiolako bisitariak". PDF