Hona Arnaud Duny-Petrek emandako diru helbide elektronikoak:
Xirula mirula. L'enfant basque depuis le bébé jusqu'à l'adulte à travers ses amusements, ses terreurs naïves, ses formulettes récréatives, burlesques et superstitieuses". Beharbada, bere lanik ezagunena da: umeen kanta, ipuin eta esaeren bilketa lan gaitza da, jatorrizko testuen ondoan ematen duelarik frantses itzulpena, testuinguruari buruzko oharrak eta baita argazkiak ere.
Ahozko euskal literatura Garazin. Ipuin luzeagoak biltzen ditu, euskaraz bakarrik. Hemen aurkezten dira berrogei-bat alegia, ipuin eta kondaira Pierre Duny-Pétré-k bildurik Garazin (Nafarroa Beherean). Hau ere irudiz apaindua.
Piarres Hegitoaren olerkiak. Hemen bere poesiak daude, Piarres Hegitoa ezizenez sinatuak. Hegitoa bere etxearen izena da, beraz, egiazki «Piarres Hegitoa» deituko zuten, ziur aski, bere auzoko eta lagunek. Badirudi liburu gisa ez dela argitaratu.
Berrogei-bat urtez Pierre Duny-Pétré-k agerrarazi duen olerki bilduma hemen biltzen da, izen-orde desberdinez izenpetua —Piarres Hegitoa gehienenik baliatua— aldizkari anitzetan : Herria, Elgar, Enbata, Lagunt eta maita, Principe de Viana, Argia, Maiatz, eta abar