"Euskaltzaindia eta Nafarroa" liburuxkaren bigarren argitaraldia kaleratu da
Akademiak Euskaltzaindia eta Nafarroa liburuxkaren bigarren argitaraldia prestatu eta kaleratu berri du. Datorren ostiralean aurkeztuko du Tafallan, bertan izango baita Euskaltzaindia, aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Garcés de los Fayos ikastolarekin batera.
Euskaltzaindia eta Nafarroa liburuxkak Euskaltzaindiak Nafarroan egin eta egiten dituen ekitaldien berri ematen du eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Honako atalak ditu:
- Harreman instituzionalak eta hitzarmenak: Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Euskalerria Irratia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
- Euskaltzaindiaren biltzarrak, bilerak eta ekitaldiak Nafarroan: nazioarteko biltzarrak, omenaldiak, mendeurrenak, sarrera hitzaldiak, edota Nafarroa Oinez dela eta egin diren ekitaldiak.
- Nafarroako euskaltzainak: Nafarroako euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleen zerrenda.
- Argitalpenak: Nafarroarekin lotura duten argitalpenen berri ematen da.
Comments
De acuerdo, te mandamos el folleto junto con la publicación.
Eskerrik asko zure ohiko arreta eta prestutasunagat ik.
Nire euskara oso txarra da, baina nafarra naiz.
Eskerrik asko.