EUSKERA AGERKARIA
Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. Iaz, Akademiak eraberritu zuen, eta forman ez ezik, edukietan ere zenbait aldaketa egin. Aldaketa horien xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik, komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.
CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak ezarri dituen kalitate ereduen arabera ebaluatu ahal izateko, beharrezkoak diren Latindex irizpideak betetzen ditu Euskera agerkariak; hori dela eta, izen bereko Katalogoan sartuta dago. Bestalde, helburu horri atxikiz, Idazketa Batzordea eta Aholku Batzordea eratu dira eta artikulu zientifikoei, propio behar duten egitura eta tratamendua eman zaie. Ahalegin horretan laguntzeko, kanpo adituen ebaluazioak ere, sistematikoki erabiltzen dira.
Euskera 2010, 3
Egileak: Batzuk
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2011
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 0210-1564
Prezioa: 16.75 €
Liburu honek Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Hauek dira gai nagusiak: Xarles Videgain euskaltzainaren sarrera-ekitaldia, Jean Martin Hiribarrenen omenez eta Fernando Artola "Bordari" omentzeko egin ziren jardunaldiak -Azkainen eta Hondarribian, hurrenez hurren-, Atarrabian, Nafarroa Oinez zela eta Euskaltzaindiak egin zuen ageiko bilkura, edota Zarauzko Frantziskotarren 400. urteurrena ospatzeko burutu zena. Onomastika arloari dagozkion irizpen batzuk ere jaso dira liburuan, besteak beste.
JAGON BILDUMA
Bilduma honetan euskararen soziologiaren hainbat ikerketa eta saiakera argitaratzen dira, hizkuntzaren erabilera praktikoa aztertu eta euskara sustatzeko eta babesteko.
El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha
Egilea: Batzuk
Bilduma: Jagon, 13
Euskal Herriko Ikastolak - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Jorge Giménez
ISBN: 978-84-95438-77-5
Prezioa: 18 €
Liburuak Ikastolen historia soziala kontatu nahi du. 2010ean euskaraz argitaratu zen, Ikastola mugimendua. Dabilen herria izenburuarekin eta orain kaleratzen da gaztelaniaz. Liburuan ikastolen izaera kolektiboa kontatu nahi da, ikastolen eta gizartearen arteko elkarrekintzarekin batera. Ikastolen historia sozialaren saioa da. Hortaz, lan honek ikastolen historia sozialarekin zerikusia duten datuak, gertaerak, lekukotzak eta aburu kontrajarriak biltzen ditu, bestak beste.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
EUSKAL GRAMATIKA. LEHEN URRATSAK
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bilduma 1984ko irailean aurkeztu zen, Euskaltzaindiak Iruñean egin zuen X. Biltzarrean. Gramatika deskribatzailea da, euskararen gramatikak inoiz izan duen deskribapenik osatuena. Bildumaren lehenbiziko bi liburukietan izen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintagma (EGLU II, 1987) aztertu zituen Gramatika batzordeak. EGLU III-an (1990) diskurtso edo testu mailako loturak izan zituen aztergai. EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko bi liburukietan (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005) mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte.
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak
Bilduma: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak
Egilea: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-79-9
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 20 €
Oraingo liburukian, EGLU VII honetan, perpaus jokatugabeak aztertzen dira, hots, aditza bai baina aditz jokorik ez duten perpausak. (adibide bezala: Zuk esandako egunean etorri zen; beste aldera begiratu ondoren erori zitzaion telefonoa; hondartzara joateko esan digu). Batzordeak menderakuntzari eskaini dizkion hiru liburuetatik azkena da EGLU VII liburuki hau. Bertan aztertutako perpaus jokatugabeak (denborazkoak, kausazkoak eta helburuzkoak, baldintzazkoak, kontzesiozkoak, moduzkoak, erlatiboak, osagarriak) zehaztasunez deskribatu dira.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen
RESURRECCION MARIA AZKUE SARIAK
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
Narrazioak eta Olerkiak 2010
Egilea: Batzuk
Editorea: Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-8056-308-6 Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 3 €
2010ko Azkue sariak irabazitako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. 2010ean, hauek izan ziren irabazleak: Maialen Uriarte, Garazi Alegria, Edurne Bilbao, Mikel Kaltzakorta, Aritz Olarte, Amaia Iturriotz, Elene Etxaniz, Irati Oregi, Asier Badiola, Anartz Izagirre eta Mikela Atxorena. Akzesita lortu zuen Leire Akizuren lana ere argitaratu da liburuan. Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza, B mailan.
Liburua eskuratzek sakatu hemen
KULTURA ETA LITERATURA ALDIZKARIA
2009ko urrian, Erlea aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu zen. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxeak du edizioaren eta diseinuaren ardura. Aldizkaria Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da.
Erlea 5
Zuzendaria: Bernardo Atxaga
Egileak: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 1889-7576
Prezioa: 12 €
Bosgarren zenbakiak bi gai nagusi ditu: Euskal Herria eta komikiak, batetik, eta autoak, bestetik. Aldizkariaren azala Marta Cárdenasek egin du. Zenbaki berri honetan hauek izan dira partaide: Piarres Aintziart, Iñaki Aldekoa, Jon Alonso, Kepa Altonaga, Kike Amonarriz, Uxue Apaolaza, Iñigo Aranbarri, Marisol Bastida, Iñaki Berazategi, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Jose Fernández de la Sota, Aritz Galarraga, Juan Gorostidi, Felix Ibargutxi, Juan Kruz Igerabide, Jacinto iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Manu Lopez, Joseba Luzuriaga, Xabier Mendiguren, Lourdes Otaegi, Iñaki Mendizabal, Lorenzo Rojo, Joxean Sagastizabal eta Iban Zaldua. Irudigileak, ostera, Ernesto Valverde, Jon Zabaleta eta Marta Cárdenas izan dira.
Aldizkaria eskuratzeko sakatu hemen.