Joseba Tapiak "Eta tira eta tunba" emanaldia eskaini zuen Euskaltzaindian
Abenduaren 1ean, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien hirugarren eta azken saioan, Joseba Tapiak eskaini zuen Eta tira eta tunba emanaldia.
"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egin dira. Azaroaren 9an egin zen lehen ekitaldia, Miren Agur Meabek eta Ibone Ibazetak eskaini zuten Bitsa eskuetan saioarekin. Bigarren saioa azaroaren 17an izan zen, Xabier Amuriza eta Jon Maiaren eskutik, Mende baten aldarria proposamen artistikoa aurkeztu zutelarik.