Bonaparte printzeari buruz argibide batzuk eman ostean, bere maparen bi ale erakutsi dute, bata betidanik horman eskegita egon dena, eta bestea, gorderik egon dena. Ondoren, Bonaparteren testigantzak aztertu dituzte, bereziki Bizkaiko euskalkiari dagozkionak.
Urrian zehar, "Eraldatutako ondarea" gaiaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan, Bizkaiko hainbat herrik ez ezik, erakunde batzuek ere parte hartuko dute. Euskaltzaindia "Gure hizkuntza eta literatura berreskuratuz" berariazko egitaraua prestatu du. Hurrengo hitzaldiak "Euskal Herriko kantak" izenburua izango du, eta Jabier Kaltzakortak emango du, hilaren 22an, eguerdiko 12:00etan.
"Liburuen bizitza eta iraupena" erakusketa ere antolatu du Akademiak. Urriaren 1etik 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan.
Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 133,25 KB)