Hitzaldian, besteren artean, Resurreccion Maria Azkueren bildumako kanta zahar batzuen testigantzak erakustiko ditu. Hitzaldira datozenek, gainera, "Liburuen bizitza eta iraupena" erakusketa ikusi ahal izango dute. Urriaren 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan
Urrian zehar, "Eraldatutako ondarea" gaiaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan, Bizkaiko hainbat herrik ez ezik, erakunde batzuek ere parte hartuko dute. Euskaltzaindia "Gure hizkuntza eta literatura berreskuratuz" berariazko egitaraua prestatu du.
Aurretik, Mikel Gorrotxategik, Aritz Abaroak, Amaia Jauregizarrek eta Gorka Intxaurbek eman dituzte hitzaldiak. Azkena urriaren 29an izango da, eta Xabier Kintanak emango du, "Axular eta bere liburua: Gero (1643)", gaiaz.
Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 133,25 KB)