Bestalde, "Liburuen bizitza eta iraupena" erakusketa antolatu du Akademiak. Urriaren 1etik 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan.
Euskaltzaindiak "Gure hizkuntza eta literatura berreskuratuz" berariazko egitaraua prestatu du, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko. Azken saioa urriaren 29an izango da, eta Xabier Kintanak emango du, "Axular eta bere liburua: Gero (1643)", gaiaz.
Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 133,25 KB)