Euskaltzaindiak "Gure hizkuntza eta literatura berreskuratuz" berariazko egitaraua prestatu du, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko. Aurreko saioetan hauek izan dira hizlari: Mikel Gorrotxategi, Aritz Abaroa, Amaia Jauregizar, Gorka Intxaurbe eta Jabier Kaltzakorta.
Hori bai, urriaren 31ra arte zabalik egongo da "Liburuen bizitza eta iraupena" erakusketa. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara ikus daiteke, Euskaltzaindiaren aretoan.