Azken mendeetan atzerakada izan ondoren, azken hamarkadetan nabarmen hobera egin du euskararen egoerak Araban. Arazoaren 17an egingo den jardunaldian aldaketa horren dimentsioa eta ezaugarriak izango dira hizpide, Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal baten eskutik.
Parte hartuko dute: Roberto Gonzalez de Viñasprek (euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiaren ordezkaria Araban); Sagrario Alemanek (euskaltzaina eta Sustapen batzordeko burua); eta Iñaki Martinez de Lunak (urgazlea eta Sustapen batzordeko kidea).