Baigorrin (Nafarroa Beherea) sortua da 1953ko urriaren 3an. Familia Hendaiara (Lapurdi) bizitzera jiten da bera haurra delarik.
Donibane Lohizuneko Saint-Thomas d'Aquin-eko lizeoan eta kolegioan hamar bat urtez gaztelera eta euskara irakatsi izan ditu unibertsitatean sartu aitzin.
Bordeaux Montaigne Unibertsitateko (UBM) profesional bezala Pessac-eko campusean eta Baionako campuseko euskal ikasketetan (UBM & UPPA, Iker UMR5478 laborategia) euskara eta euskal literatura irakatsi izan ditu 1986tik 2018ra.
Gaurregun, UBMeko katedradun emeritua da.
Doktorego tesian Arestiren Maldan behera-ren irudimena (Bordeaux3, 1990), eta gaztelerako "Maîtrise"ko ikerketa lanean Xabier Leteren poesiaren engaiamendua frankismo garaian (1981) ikertu zituen.
Euskal literaturaz hainbat lan zientifiko argitaratuak baditu. Euskal idazle bezala poesia eta ipuingintza ditu landu “Aurelia Arkotxa” izenarekin.
Euskaltzain urgazle izendatua izan da 2003ko urtarrilaren 31n eta euskaltzain oso 2007ko martxoaren 30ean, sarrera-hitzaldia Hendaiako Herriko Etxean egin zuen (2008).
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.