Donostia 2016k hizkuntza-aniztasunari buruzko programazio zabal batekin amaituko du urtea. Tartean, Euskaltzaindiak abenduaren 20an antolatuko duen jardunaldiarekin: 'Donostia eta Europako hizkuntzak perspektiba sozio-historikoan'. Otsailean publikatu zen ikerketa hau egiteko Euskararen Historia Sozialak sortu duen oinarri teoriko-metodologikoa aplikatu da; aplikazio praktiko hori eta bere emaitzak aurkeztuko dira mintegian.
Ostegunean aurkeztu ziren ekimen guztiak, Donostian, eta Akademiako idazkariordeak metodologia berriaren helburu nagusia zein den seinalatu zuen. "Aldi motz batean suziriak botatzea baino, ibilbide luzeagoa izango duen ekimena bideratzen saiatu gara, denon artean eraiki dugun ondarea hemengo zein nazioarteko ikertzaileei eta belaunaldiei eredugarri eta baliagarri gerta dakien", esan zuen Osak, Gipuzkoako hiriburuan.
Luis Baraizarra Txertudi, Meñakabarrenan jaioa, 1940. urtean, Urezandigoikoa baserrian, ibilbide luzeko irakasle, itzultzaile eta euskaltzalea. Meritu horiek guztiak kontuan hartuz, omenaldia egingo diote bihar karmeldarrari bere jaioterrian.
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Meñakako Udalak, herritar guztien izenean, gorazarre egin nahi dio Baraiazarrari: Udalbatzak onartuta, aurrerantzean herriko Udal liburutegiak bere izena eramango du.
Egitaraua: 12:00etan: 'Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak' liburuaren aurkezpena; 12:30ean: udal liburutegiari 'Luis Baraiazarra Txertudi, karmeldarra' izena emateko ekitaldia. Ostean, berari eskainitako ohorezko aurreskua eta bertso saioa. Eta 13:00etan, hurbiltzen direnentzat 'koputxue' agindu du Udalak.
Gogoratu behar da Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman ziotela meñakarrari azaroan, ordu batzuk geroago kendu ziotena, Euskaltzaindiaren eta euskal gizarte osoaren harridurarako.
José Angel Iribar, Sara Estévez, José Antonio Garrido eta Begoña Ruedarekin batera.
Gaur egun, Euskaltzaindiko idazkaria da Kintana; horrez gain, itzultzaile aparta eta euskalgintzak azken 50 urteotan eman duen ekintzailerik temati eta zorrotzenetakoa ere bada idazle, ikertzaile eta filologo bilbotarra.
"Ez nuen uste orain arte egindakoengatik inoiz honelako saririk jasoko nuenik", aitortu dio Kintanak Plazaberri-ri.
"Euskara helburu eta bilbotartasuna ezaugarri, Xabier Kintana dugu, ezbairik gabe, euskalgintzaren eragile, maisu eta lekuko paregabea", esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
2001etik gaurdaino, Bilboko Udalak honelako 89 sari eman ditu.
(Federiko Krutwigen hiletan, Derion -1998-)
Abenduaren 20an, Luis Villasante ikergunean, egingo da Euskaltzaindiak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua proiektuaren baitan antolatu duen jardunaldia.
Parte-hartu nahi duen orok, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean eman dezake izena, edo 0034 944158155 telefonora deituz.
Bi ardatz nagusi izango ditu mintegiak, gaur Mikel Zalbide Euskaltzaindiko Euskararen Historia Soziala egitasmoko zuzendariak azaldu duen legez: “alde batetik, hizkuntzen historia soziala lantzeko nazioarte mailan berritzailea den metodologia aurkeztea eta aplikatzea; bestetik, azken 250 urtean Donostiako bilakaera soziolinguistikoa zein izan den azaltzea”.
Xabi Paya (Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria): “Euskaltzaindiak sortutako metodologiak, jardunaldi honetan erakutsiko dena, erakusten digu XVIII. menderako Donostia Europan eta munduan kokatuta zegoela, orain dela 250 urte ere hizkuntza aniztasuna bazela hiri honen adierazle bat”.
Bere aldetik, Antonio Campos Kutxa Fundazioko ordezkariak adierazi du euskarak aurrera egin duela mendeetan zehar, “iraun duela”, eta gaineratu du hori dena lortu duela “beste hizkuntza batzuk bidelagun” dituela.
Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainari gertatutakoa gogoan, Sari Nazionalaren oinarri-arauak aztertu eta aldatzeko proposamena egin dio Andres Urrutia euskaltzainburuak Iñigo Méndez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari, azaroaren 16an bidalitako gutun baten bitartez
Baraiazarrari Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman zioten azaroaren 3an, goizean, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik; gauean, berriz, Kultura Ministerioak balio gabe utzi zuen erabakia, itzulpenak Ministerioak berak aurretiaz ezarritako oinarri-arauak betetzen ez zituelako
Euskaltzaindiak ulertzen du oso garrantzitsua dela herrialde berean dauden “hizkuntzen eta kulturen arteko elkarbizitza eta errespetua praktikatzea”. Azken finean, Akademiak gutunean dio inork ez duela "estimatzen ez aitortzen ezagutzen ez duena”
(Iñigo Méndez de Vigo, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa)
- Hiztegi berria eta Erlea 10, Durangoko Azokan
- Euskaltzaindia erakunde aholku emaile ofizial bezala har dezatela eskatu die Akademiak Ipar Euskal Herriko erakunde eta herri-eragileei
- "Gaurdanik, hizkuntza politika berri eta ausarta egiten hasi behar da Ipar Euskal Herrian"
- “Erleak egingo duen beste lan bat da salatzea hemengo kultur familia batzuk izan duten jokaera pobrea”