![](/dok/EBO_Gasteiz_Plazaberri.jpg)
- Euskaraz argi duzu nola idatzi? Nola erabili behar diren letra larriak, lodiak, etzanak, sinboloak? Hori dena argitzen laguntzeko, Euskaltzaindiak ikastaroa antolatu du irailaren 17rako, Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Hain zuzen, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenekoa. Alfontso Mujika euskaltzain osoak emango du, Akademiaren Arabako ordezkaritzan (Gaztelako atea, 54 / Gasteiz).
- Izen-ematea HEMEN
- 2021ean abiatu zen Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoa eta urtarrilean plazaratu ziren lehen emaitzak.
Iruzkin berria idatzi
- Orotariko Euskal Hiztegiaren argitalpen berria edukiz aberastua eta itxuraz berritua datorkigu.
- 14. argitaraldi honetan, 154 sarrera berri, 243 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 48.521 adibide berri agertzen dira.
- Orotariko Euskal Hiztegia-k euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede.
- Azken urtean, Euskaltzaindiaren Hiztegiari buruzko lau tutorial argitaratu ditugu. Honako hau da bosgarrena.
- Tutorial berri honetan aurrekoetan ikusi ez genituen ezaugarri batzuk agertuko dira, esaterako, unitate fraseologikoak (hitz konbinazioak).
- Tutorialen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'k askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.
- HIZTEGIA I - Français-Eüskara. Züberotar eüskalkitik abiatzez 1990. urtean argitaratu zen, eta arrakasta handia izan zuen. 2023an, Euskaltzaindiak eta Sü Azia elkarteak berrargitaratu zuten paperezkoa. Orain, bertsio elektronikoa eskegi du Akademiak webgunean.
- 2023ko irailaren 29an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Asun Garikano. Ekainaren 29an, hizkuntzalariak sarrera-hitzaldia irakurri zuen Gasteizko Goiuri jauregian. Andres Alberdi euskaltzain osoak eman zion erantzuna.
- Bere hitzaldian, Euskaltzaindiak abian jarri duen Noeren ontzia egitasmoaren azalpenak eman zituen, hain zuzen, “euskal kulturan barrena nabigatzeko aukera ematen duen” egitasmoaz hitz egin zuen.
- 'Euskararen Gogoetagunea': euskararen etorkizunari so
- Asun Garikano: «Euskarazko kultura-produktuak gazteen eskuetara eraman behar ditugu»
- Jon Casenave hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
- 'Noeren ontzia' plazaratu du Euskaltzaindiak, denon memoria literario komuna osatzeko ahalegina