Munta handiko konbentziotan egin ohi den bezala, Baionako Herriko Etxeko aretora heldu zen orori oparitxo bana eskainiz ekin zion Euskaltzaindiak, mendeurreneko lehen ekitaldi akademikoari. Oparitxoa, zer eta kaier orri zuri bat, tapaki beltz gogorrez babestua, aldean idazluma ere bazekarrena, bilkura hartatik hasi eta urtebetez luzatuko diren ekitaldietan entzungo direnak jasotzeko. “Ganoraz eta fundamentuz bete behar da”, bota zuen erronka Andres Urrutia euskaltzainburuak, “guztion artean egin beharreko kronika baita mendeurrenekoa”. Aldamenean zituen Xarles Videgain euskaltzainburuordea, Jean-Réné Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria eta Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria.
Berrogeita hamar hizlarik parte hartuko dute Euskaltzaindiak urriaren 4, 5 eta 6rako antolatu duen Arantzazuko (Oñati) nazioarteko biltzarrean: 'Arantzazutik mundu zabalera: 1968-2018'.
Euskaltzaindiak baliabide linguistiko eta teknologiko berriak aurkeztuko ditu Arantzazun (webgune berriztatua, Euskara Batuaren Eskuliburua).
Izen-ematea zabalik dago, urriaren 1a bitarte (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71).
Sartzea dohainik -plaza mugatuak: 140- (aldibereko itzulpena).
Jardunaldi guztiak zuzenean eskainiko dira, streaming bidez, Euskaltzaindiaren Youtubeko atarian.
Programa osoa, hemen.
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu GARAk.
Ondoko eremuak aurreikusi dira: Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren barruan Akademiak antolaturiko ekitaldi instituzionalen, nazioarteko jardunaldi akademikoen, ekintza artistiko-kulturalen eta bestelako ekintzen zabalkundea eta publizitatea egingo du GARAk; eta Mendeurrenaren baitan Euskaltzaindiak ekoitziko duen komikiaren zabalkundea ere egingo dute.
Euskaltzaindiak bost egitasmo antolatu, sustatu edo babestuko ditu ondorengo hilabeteetan, guztiak euskal kulturarekin lotuak. Hainbat talde edo konpainiarekin elkarlanean egin izan dira proiektuak, mendeurrenak irauten duen bitartean plazaratuko direnak.
Egitasmoak: Ghero antzezlana (Tartean Teatroa antzerki taldearekin); Biz Hitza ikuskizuna (Aukeran dantza konpainiarekin); Mende berria kantuz ikuskizuna (Bilboko Koral Elkartearekin -Euskeria abesbatza-); Astelehen–Astearte Buruzuriak kontzertu zikloak eta Euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia Martuteneko kartzelan ikuskizuna (Bernardo Atxaga – Jose Cruz Gurrutxaga).
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an egingo diren ekintza eta egitasmoak babestuko ditu El Correok.
Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman Mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.
Gaur egin duen adierazpen instituzionalean, Eusko Legebiltzarrak Euskaltzaindiaren ibilbide eta jardun akademiko eta historiko osoa aitortu eta eskertu du, eta "une honetan bereziki hizkuntzaren batasunari dagokionez egin duen lana eta ekarpena".
Bihar, Osoko bilkura egingo du Akademiak Legebiltzarrean, eta 10:00etan ekitaldi berezia egingo da, adierazpen honen harira eta Arantzazuko nazioarteko biltzarrerako sei egun falta direnean.
"Aurten ehun urte beteko dira Euskaltzaindia sortu zenetik. Mende oso bat Akademiak euskararen alde, bai bera ikertzen, bai bera jagoten. Orain ehun urte, orduko euskal herritarren ordezkari instituzionalek ikusi zuten beharrezkoa zela erakunde bat, euskararen bidea prestatu eta bidean aurrera zuzen jarraitzen gidatuko zuena. Erakunde hori pertsona adituek osatu behar zuten. Akademiak euskararen ezberdintasunak aztertuko zituen, hutsuneak bete, hitzen forma eta esangura finkatuko zituen, eta idazteko modu bakar bat ezarri; euskalkietatik bat ere baztertu gabe, haiek elkarren osagarri eta elkarren aberasgarri erabiliko zituen, eta, azkenean, erakunde horrek hizkuntza garbia, akasgabea eta jakintza-arlo guztietarako egoki eta erabilgarria izango zena ezarriko zuen. Horrela irudikatu zuten Euskaltzaindia garaiko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ordezkari instituzionalek euskararen esparru osorako akademia bat eragin zutenean.
Lankidetza hitzarmena sinatu zuten, atzo, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan (Luis Villasante Ikergunea). Hitzarmen honi esker, Euskaltzaindiaren Mendeurrenean begiz jotako zenbait argitalpen (elektronikoak zein paperezkoak) diseinatu, ekoitzi eta argitaratuko ditu Elkar Fundazioak.
Bere aldetik, Euskaltzaindiak Elkar Fundazioaren ikurra ipiniko du Mendeurrena dela-eta aurreikusiriko jardueretan, bi aldeek adosten dutenaren arabera.
Gaur izenpetutako lankidetza hitzarmenaren bidez, 2018an eta 2019an Euskaltzaindiak antolatuko dituen ekintza eta egitasmoak babestuko dituzte Bizkaia Irratiak eta Tokikom-ek.
Mendeurrenaren atarian, euskal lurralde guztietako hedabideekin lankidetza hitzarmenak izenpetzen ari da Euskaltzaindia. Akordio hauen helburua garbia da: ahalik eta hedadurarik zabalena eman mendeurreneko ekitaldi eta egitasmoei.
Mendeurrenaren Ohorezko Patronatua
Babesleak
Hedabide laguntzaileak
Egoitza
- B
- BIZKAIA
- Plaza Barria, 15.
48005 BILBO - +34 944 15 81 55
- info@euskaltzaindia.eus
Ikerketa Zentroa
- V
- LUIS VILLASANTE
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Ordezkaritzak
- A
- ARABA
- Gaztelako atea, 54
01007 GASTEIZ - +34 945 23 36 48
- gasteizordez@euskaltzaindia.eus
- G
- GIPUZKOA
- Tolare baserria. Almortza bidea, 6
20018 DONOSTIA - +34 943 42 80 50
- donostiaordez@euskaltzaindia.eus
- N
- NAFARROA
- Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
31002 IRUÑEA - +34 948 22 34 71
- nafarroaordez@euskaltzaindia.eus
Elkartea
- I
- IPAR EUSKAL HERRIA
- Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
64100 BAIONA - +33 (0)559 25 64 26
- +33 (0)559 59 45 59
- baionaordez@euskaltzaindia.eus